Mundua
Erresuma Batua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Konfinamendu garaian Downing Streeteko egoitzan egindako festen eskandaluaren harira, Alderdi Kontserbadorearen baitan Boris Johnsonen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuten. Diputatuen % 59k ekimenaren kontra bozkatu dute eta Johnsonek alderdia eta Gobernu britainiarra zuzentzen jarraituko du.
Boris Johnson lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EFE
Boris Johnsonek Alderdi Kontserbadorearen baitan bere aurka aurkeztu duten zentsura-mozioa gainditu du eta, ondorioz, alderdiaren buruzagitzan eta Gobernu britainiarreko lehen ministro karguan jarraituko du.
Hala ere, aldea ez da nabarmena izan: 211 diputatu kontserbadoreren babesa jaso du, baina 148k bere aurka bozkatu dute. Hau da, diputatuen % 59k Johnsonen alde egin dute eta % 41 kontra agertu dira.
2018an, Theresa Mayk antzeko egoera bizi izan zuen eta Alderdi Kontserbadorearen baitako zentsura-mozioa % 63ko babesarekin gainditu zuen. Hala ere, hilabete batzuk geroago dimisioa eman zuen.
Testuinguru honetan, Gobernuko ministro ezberdinek Johnsonen eta batasunaren aldeko adierazpenak egin dituzte emaitzak jakinarazi dituztenean. Hala, Nadhim Zahawi Hezkuntza ministroak azpimarratu du Alderdi Kontserbadorea "alderdi demokratikoa" dela erakutsi dutela eta lehen ministroak "irabazi" duela. "Markatu dezagun marra bat eta has gaitezen lanean", erantsi du.
"Pozik, alderdikideek lehen ministroa babestu dutelako. Nire babesa erabatekoa da", esan du Liz Truss Atzerri ministroak. Johnsonek azkenean kargua utziko balu, haren tokia hartzea hautagai nagusietako bat da Truss.
Sektore kritikoari dagokionez, Roger Gale diputatuak egin du agerraldia komunikabideen aurrean eta berretsi egin du Johnsonen aurkako jarrera eutsiko diotela, zentsura-mozioa gaindu duen arren.
"Lehen ministro zintzo batek zenbakiak aztertuko lituzke eta onartu egingo luke alderdiaren zati handi baten babesa galdu duela eta, beraz, bere etorkizunari buruz hausnarketa egingo luke. Baina ez dute uste kasu honetan hala izango denik", azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa