18:07

Mundua

ERRESUMA BATUA

Boris Johnson, bere etorkizuna erabakitzeko bozketa kontserbadorearen emaitzaren zain

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Boris Johnson diputatu kontserbadoreen bilerara joan da. "Eztabaida ikaragarri" bat saihestea eskatu die alderdikideei. Ateak itxita egiten ari diren bileran, txalo artean hartu dute lehen ministroa.

  • Herritar bat protesta egiten, Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean, Londresen. Argazkia: EFE

    Herritar bat protesta egiten, Erresuma Batuko Parlamentuaren aurrean, Londresen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroari barne zentsura-mozioa aurkeztu diote, Alderdi Kontserbadoreak prozedura hori martxan jartzeko beharrezko eskaeren kopurua jaso ondoren, "Partygate" delakoaren kritiken erdian. Ordezkari tory-ek bozkatu dute dagoeneko.

Lehen ministroa diputatu kontserbadoreen bilerara joan da. "Eztabaida ikaragarri" bat saihestea eta zentsura-mozioa atzera botatzea eskatu die alderdikideei.

Ateak itxita egiten ari diren bileran, Johnson txalo artean hartu dute. "Merkatu bakarreko onuren inguruko eztabaia ikaragarri batean ez sartzea", eskatu die Alderdi Kontserbadoreko diputatuei.

Bereziki, Johnsonek 1922ko Batzordearen kideei gogorarazi die 2019ko abenduko hauteskundeetan lortutako garaipena, eta "duela bi urte eta erdi itxi genituen eztabaidak berriz ez zabaltzeko", eskatu die.

"Baturik gaudenean sekulako indarra dugula badakizue. Areto honetan zaudetenek azken 40 urteetako garaipen kontserbadore handiena lortu zenuten… nire zuzendaritzapean", azpimarratu du.

"Areto honetan zaudetenek azken 40 urteetako garaipen kontserbadore handiena lortu zenuten… nire zuzendaritzapean"

Graham Brady 1922ko Batzordeko presidenteak ohar baten bidez adierazi duenez, "Alderdi Kontserbadoreko buruzagiaren aurkako zentsura-mozioa eskatzen duten parlamentarien % 15en muga gainditu dute".

"Arauen arabera, bozketa egingo da gaur, ekainaren 6an, EAEko 18:00etatik 20:00etara, oraindik baieztatu gabe dauden xehetasunekin", esan du, "botoak berehala zenbatuko dira".

Bozketa sekretua izango da eta Johnsonek gehiengo soila lortu beharko du zentsura-mozioa gainditu ahal izateko. Galtzen badu, beste etapa bat irekiko da alderdiko buruzagi berria aukeratzeko, eta lehen ministroa prozesu horretatik kanpo geratuko da.

Johnsonek berak aurreko astean adierazi zuenez, ez litzateke "arduratsua" izango Downing Streeteko jaiei buruzko eskandalua dela eta dimisioa ematea, koronabirusaren pandemiaren garaian, eta argudiatu zuen karguan jarraitzen duela bete beharreko "agenda" politikoagatik eta "presio ekonomiko handiengatik", besteak beste, Ukrainako gerrak eragindakoengatik.

Downing Streeteko 10. zenbakiko egoitza ofizialeko bozeramaile batek astelehen honetan jakitera eman duenez, bere etorkizun politikoari buruzko "hilabeteetako usteei amaiera emateko aukera" da astelehen honetan egingo den barne zentsuraren bozketa.

"Gaur gauekoa aukera bat da hilabeteetako usteei amaiera emateko eta Gobernuak aurrera egin dezan ahalbidetzeko, jendearen lehentasunak betez", adierazi du bozeramaileak.

"Lehen ministroak eskertu egiten du parlamentarien aurrean defendatzeko aukera izatea, eta gogoraraziko die bat eginda daudenean eta hautesleei axola zaizkien gaietan zentratuta daudenean, ez dagoela indar politiko (Alderdi Kontserbadorea) handiagorik", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena