Errusiako petrolioaren inportazioa partzialki blokeatzea erabaki du Europar Batasunak
Europar Batasuneko buruzagiek Errusiako petrolioaren inportazioa partzialki blokeatzea erabaki dute astelehen gauerdian amaitu den ezohiko bileran, eta, beraz, Hungariak ezarritako baldintzak onartu dituzte azkenean.
Gauzak horrela, Errusiatik petrolioa itsasoz inportatzea debekatuta egongo da Europar Batasunean urtea amaitu aurretik, baina Hungariak, Txekiar Errepublikak eta Eslovakiak oliobidez jasotzeko aukera izaten jarraituko dute.
Baldintza hori duela aste batzuk jarri zuen mahai gainean Viktor Orbanek eta Txekiar Errepublikak eta Eslovakiak harekin bat egin zuten. Azkenean, salbuespen hori egitea onartu du Europako Kontseiluak.
Bestalde, Poloniak eta Alemaniak beren kabuz erabaki dute urtea bukatzerako uko egingo diotela oliobideetatik jasotzen duten petrolio errusiarrari. Horrek % 90 murriztuko lituzke Errusiako petrolio inportazioak.
Lehen ministro hungariarrak azken orduan beste eskari bat egin zuen: Hungaria eta Errusia arteko oliobidean etenik balego petrolioa beste bideren batetik lortu ahal izatea. 27 herrialdeek adostutako testuak "larrialdi neurriak" aurreikusten ditu etena izatekotan hornidura bermatzeko.
Errusiaren aurkako seigarren zigor sortaren baitan daude petrolioaren aurkako neurriak. Horrez gain, Sberbank Errusiako banketxe nagusia Swift sistematik kanporatuko dute eta Errusiako hiru hedabideren emisioa etengo dute.
"Errusiako gerra makina gelditu nahi dugu, gerra finantzatzeko duen diru-iturri izugarri bat moztu, Kremlinari presioa egitea helburu duten zigorrak martxan jarriz", azpimarratu du Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak prentsaurrekoan.
Agerraldi berean Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak azaldu denez, estatukideek lanean jarraituko dute Hungariaren, Txekiar Errepublikaren eta Eslovakiaren salbuespena zehazteko.
Albiste gehiago mundua
Mikel Ayestaran: "Ez dago inolako aldaketarik Benjamin Netanhayuren Gobernuaren estrategian"
Israelgo Segurtasun Kontseiluaren bileraren ondoren, ez dirudi Netanyahuren Gobernuak Gazako okupazioa gelditzeko asmorik duenik. Erabaki horrek haserre handia sortu du bahituen familien artean. Gaur ehunka mila pertsona atera dira Israelgo kaleetara manifestazio jendetsuetan, baina ez masiboetan.
Astelehenean bonbardatu zuen ospitalean “Hamasen kamera bat” zegoela argudiatu du Israelek, ebidentziarik aurkeztu gabe
Israelgo Armadak "hasierako ikerketa" bat aurkeztu du astelehenean gertatutakoaren inguruan, baina ez du ebidentziarik eskaini bere defentsa frogatzeko. Erasoetan, 20 pertsona hil zituzten, tartean bost kazetari.
Netanyahuren aurkako protesta jendetsua Tel Aviven
Milaka pertsona kalera atera dira Israelgo Gobernuari presioa egiteko eta bahituak askatzea ekarriko duen Gazarako su-eten akordioa sinatzea eskatzeko. Egunean zehar, Israelgo hainbat hiritan martxak egin dituzte eta herrialdeko errepide garrantzitsuenetako batzuk blokeatu dituzte. Orain arte izandako mobilizaziorik jendetsuenak izan dira gaurkoak.
Hiru hildako eta 10 zauritu inguru utzi ditu Kajiki tifoiak Vietnamen
Kajiki tifoia "oso indartsu eta arriskutsutzat" jo dute Vietnamgo agintariek. Nghe An eta Ha Tinh probintzien artean jo du lurra, 90 eta 117 km/h arteko haizeekin eta 150 km/h-ko ufadekin.
Hondar-ekaitz ikusgarri batek Arizonako Phoenix hiria estali du
Ekaitzarekin batera, tximista ugari eta 110 km/h-tik gorako haize-boladak izan dira. AEBtako aireportu garrantzitsuenetakoa den Sky Harbor Nazioarteko Aireportuan hainbat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.
Mikel Ayestaran: "Ez dago itxaropen handirik bahituak askatzeko negoziazioen inguruan"
Israelgo Segurtasun Kontseiluaren gaurko bileran bi gai nagusi izango dituzte mahai gainean: Gazako hiriaren inbasioa eta bahituak askatzeko negoziazioak. Nahiz eta Hamasek bitartekarien azken proposamena onartu, Netanyahuk baldintzak aldatu ditu eta bahitu guztiak batera askatzea eta Hamas armagabetzea eskatzen ditu. Familiek badakite euren azken aukera dela, eta hainbat protesta deitu dituzte gaurko.

Sozialistek ez dute Bayrouren konfiantza mozioa babestuko, eta Frantziako Gobernuaren etorkizuna kolokan jarri dute
Aurrerakoiak eta ultraeskuindarrak irailaren 8an ados jarriz gero, Exekutiboak dimisioa aurkeztu beharko du.
Helikoptero bat urmael batean erori da Frantzian, sute bat itzaltzeko ura hartzen ari zenean
Istripua Rosporden herrian gertatu da, Frantziako Finistere departamentuan, sute bat itzaltzeko lanetan ari zen helikoptero bat ura kargatzera joan denean. Maniobra egiten ari zela biraka hasi da eta azkenean uretara erori da. Zorionez, bi bidaiariak onik atera dira.
Gazan kazetarien hilketengatik justizia eskatu du NBEk
Gutxienez 245 kazetari palestinar hil dituzte Gazan 2023ko urriaren 7an gerra hasi zenetik, bertako Gobernuaren arabera.
Bayrouren hordagoa: bere Gobernua erorarazi lezakeen konfiantza mozioa egin du
Urte politikoaren hasiera malkartsu dator Frantziako Estatuan, bereziki aurrekontuak direla eta. François Bayrou lehen ministroak 40.000 milioi euroko murrizketak iragarri zituen 2026ko kontuetarako, eta hautsak harrotu zituen. Gauzak horrela, gaur jakinarazi du konfiantza mozioa egingo duela Asanblea Nazionalean, irailaren 8an.