Mundua
Gerra Ukrainan
Agentziak | EITB MEDIA
Hasiera batean ezezkoa eman arren, Aliantzaren idazkari nagusia ziur dago Ankarako oposizioa elkarrizketaren bidez konpondu eta "aste gutxi barru" negoziazioak amaitu ahal izango direla.
Finlandiako eta Suediako presidenteak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE.
Albisteak (2)
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak eta Recep Tyyip Erdogan Turkiako presidenteak telefonoz hitz egin dute larunbat honetan. Gaia: "segurtasun-kezkei" heltzea; horri esker, Suedia eta Finlandia Aliantzan sartzeari buruzko elkarrizketarekin jarraitzea adostu dute.
"Ados gaude aliatu guztien segurtasun-kezkak kontuan hartu behar direla eta elkarrizketek jarraitu behar dutela irtenbide bat aurkitzeko", esan du Stoltenbergek Twitterren Erdoganekin hitz egin ondoren.
Biek "NATOren ate irekien garrantziari eta Finlandiak eta Suediak kide bihurtzeko egindako eskaerei" buruzko ideia partekatu dute, idazkari nagusiaren arabera, eta Turkia erakundearen bazkide "baloratua" dela nabarmendu du.
Turkiako presidenteak Finlandia eta Suediari leporatzen die Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) milizietako kideentzako "santutegi" bat izatea. Talde hori aktibo dago Turkian, eta AEBek eta Europar Batasunak terrorista gisa hartzen ditu; ez ordea Siriako Herriaren Babeserako Unitateen (YPG) taldeak.
Horregatik, Turkiak esan du Eskandinaviako bi herrialdeak NATOn sartzeari betoa jarriko diola talde horiei babesa kentzen ez badiete, baina ez du baldintza zehatzik ezarri oposizioa altxatzeko.
Finlandiak eta Suediak aste honetan eskatu dute Aliantza Atlantikoan sartzea, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, baina, horretarako, 30 herrialde kideen aho bateko oniritzia behar dute.
Turkiak hasieran ezezkoa eman arren, Aliantzako idazkari nagusia ziur agertu zen ostegunean Ankarako oposizioa elkarrizketaren bidez konpondu ahal izango dela eta "aste gutxi barru" Finlandia eta Suedia sartzeko negoziazioak amaitu ahal izango direla.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa