10:26

Mundua

Finlandia

Finlandiak zortzi hamarkadako lerrokatzerik eza hautsi eta NATOn sartzea babestu du

Agentziak | EITB Media

Sauli Niinistö presidenteak eta Sanna Marin lehen ministroak adierazi dute NATOko kidetasunak Finlandiaren segurtasuna indartuko lukeela eta, era berean, herrialde nordikoak aliantza militarra indartsuago egingo lukeela. Suediak datorren astean aurkeztu asmo du eskabidea.

  • Finlandiako lehen ministro Sanna Marin. EFE

    Finlandiako lehen ministro Sanna Marin. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Finlandiako presidenteak, Sauli Niinistök, eta lehen ministroak, Sanna Marin sozialdemokratak, herrialde nordikoa NATOn sartzea babestu dute, zortzi hamarkada baino gehiagoko lerrokatzerik ezarekin hausten duen erabaki historikoa hartuta.

"Finlandiak lehenbailehen eskatu behar du NATOn sartzea. Erabaki hau hartzeko beharrezkoak diren pasagune nazionalak datozen egunetan azkar hartzea espero dugu", esan dute bi agintariek komunikatu bateratu batean.

Niinistö eta Marinen esanetan, NATOko kidetasunak Finlandiaren segurtasuna indartuko luke eta, aldi berean, herrialde nordikoak aliantza militarra indartsuago egingo luke.

Bi agintariek isilpean gorde dute orain arteko jarrera, Errusiak Ukraina inbaditu ondoren suspertu den NATOren inguruko eztabaida publikoan eraginik ez izateko.

"Denbora behar izan dugu Parlamentuak eta gizarte osoak gaiarekiko bere jarrera definitzeko, bai eta NATOrekin eta haren kide diren herrialdeekin, eta baita Suediarekin ere, nazioarteko harreman estuak ezartzeko. Eztabaidari behar zuen lekua eman nahi izan diogu", adierazi dute.

Urrats erabakigarri horrek bultzada sendoa ematen dio Finlandiako atxikitze-prozesuari, segurtasun- eta defentsa-politika presidenteak eta Gobernuak partekatzen duten eskumena baita.

Orain, koalizio-gobernuko gainerako kideek eta Eduskuntak (Parlamentua) sartzeko eskaera formalizatzeko babes ofiziala ematea besterik ez da falta, eta datozen egunetan gerta liteke hori, alderdi politikoen artean adostasun zabala baitago.

Suedia ere aurrerabidean

Suediako Gobernuak NATOn sartzeko eskaera datorren astean egin asmo du. Parlamentuak astelehenean eztabaidatuko du segurtasun egoera, eta Magdalena Andersson lehen ministroak kabineteko bilera berezi bat deituko du. Expressen agentziaren arabera, han hartuko lukete eskaera aurkezteko behin betiko erabakia. 

Ezustekorik ezean, bilera horren ostean berehala bidaliko da eskabidea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena