07:31

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Joe Bidenek lege bat sinatu du Ukrainara armak bidaltzeko prozesua azkartzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Iragan martxoan AEBko Kongresuak onartutako 13.600 milioi dolarreko laguntza militarra ia agortu du Bidenen Gobernuak.

  • Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentea, artxiboko irudi batean

    Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak lege bat sinatu du Ukrainara armak bidaltzeko prozesua azkartzeko. Hain zuzen ere, iragan martxoan AEBko Kongresuak onartutako 13.600 milioi dolarreko laguntza militarra ia agortu du Bidenen Gobernuak, eta testuinguru horretan eman du pauso hori.

John Kirby Pentagonoko bozeramaileak adierazi duenez, laguntza hori maiatzaren hirugarren asterako amaituko dela aurreikusten dute.

Laguntza horren baitan, Bidenek 150 milioi dolarreko laguntza pakete bat iragarri zuen ostiralean Ukrainari armak, munizioa eta laguntza humanitarioa emateko.

Kongresuak baimendutako diru funtsak berehala amaituko direla kontuan hartuta, Bidenek 33.000 milioi dolar gehiago eskatuko dizkio Kongresuari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena