17:50

Mundua

Kuba

Leherketa batek 8 hildako eta 13 desagertu utzi ditu Habanako Saratoga hotelean

EiTB Media

Eztandak eraikineko zenbait solairu txikitu ditu, Kapitoliotik gertu. Saratoga hotelak bost izar ditu. Kubako Presidentetzak jakitera eman duenez, aurreneko ikerketen arabera, gas-ihes batek eragin du eztanda.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leherketa batek gutxienez zortzi hildako, 13 desageru eta 40 zauritu utzi ditu Habanako (Kuba) Saratoga hotelean, Kubako presidentetzak baieztatu duenez.

Eztandak eraikineko zenbait solairu txikitu ditu, Kapitoliotik gertu.

Saratoga hotelak bost izar ditu. Ehun urte beteak ditu, baina 2005eko abenduan bere ateak berriz zabaldu zituenean, garai berri bati hasiera eman zion. Azpiegiturak 96 logela ditu.

Eraikinaren fatxada zati bat behera etorri da leherketaren ondorioz. Era berean, sua piztu da, eta ke zutabea hiriko edozein txokotik ikus daiteke.

Lehen eta bigarren solairuan (sei ditu) eta etxabean kalte handiak utzi ditu eztandak. Fatxada behera etorri da, eta eraikinaren zatiak kalera erori dira. Hondakin piloak pertsona baten garaiera gainditzen du. Goialdeko solairuek ere kalteak dituzte.

Kubako Presidentetzak Twitter sare sozialaren bidez jakitera eman duenez, aurreneko ikerketen arabera, gas-ihes batek eragin du eztanda.

Miguel Diaz-Canel Kubako presidentea, Manuel Marrero lehen ministroa eta Esteban Lazo Asanblada Nazionaleko presidentea bertaratu dira.

Bestalde, Juan Carlos Garcia Granda Kubako Turismo ministroak baietsi du ez dagoela atzerritarrik eztandan zauritutakoen artean.

Saratoga estilo neoklasikoko eraikin batean dago. 1880an eraiki zuten, baina 1933tik hotela zen. Hiriko luxuzko hotel bat da.

Prado pasealekuan dago, Habana Zaharreko etorbide nagusietako batean, hiriburuko erdialde historiakoan.

Habanan 30 urte daramatzan Jose Goitia Ipar Euskal Herriko kazetariak ETBri azaldu dionez, denda batera zihoala ikusi du eztanda. Suhiltzaileak "laster" etorri direla azpimarratu du. "Kriston kea zen", erantsi du.

Jendearen erreakzioa interesgarria izan dela uste du euskal kazetariak. Herritarrek oraindik 1997ko atentatuak gogoan dituztela esan du, taxian hipotesi hori aipatu dutelako.

Hala ere, "berehala konturatu dira" ez zela eraso bat, gaineratu duenez. "Argi eta garbi, ez zen atentatu bat", nabarmendu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena