Mundua
Abortua AEBn
Agentziak | EITB Media
Auzitegi Gorenaren epaiaren zirriborro baten filtrazioak asaldatuta, herrialdeko hainbat puntutan egin dituzte protestak. Izan ere, lege horre aurrera eginez gero, 1973tik indarrean dagoen abortuaren babesa ezabatuko litzateke, eta estatuei haurdunaldia etetea debekatzeko aukera emango lieke.
Albisteak (2)
AEBn harrotuta daude urak, Auzitegi Gorenak abortuaren kontrako epaiaren zirriborro bat filtratu ondoren. Izan ere, lege hori onartuko balitz, 1973tik indarrean dagoen abortuaren babesa ezabatuko litzateke, eta estatuei haurdunaldiak etetea debekatzeko aukera emango lieke.
Milaka gazteren amorruak eztanda egin du astearte honetan herrialdeko Auzitegi Gorenaren aurrean. Egunak aurrera egin ahala, gero eta gehiago izan dira bertan biltzen joan diren herritarrak, eskubidetan atzerapausoa litzatekela salatzeko. Letitia James Estatuko fiskala izan da manifestazioaren burua, eta Hilary Clinton Estatu idazkari demokrata ohiak sustatu du sare sozialetan.
Gehienak emakumeak badira ere, askotariko herritarrak eta adin guztietakoak bildu dira; "Gobernua nire baginan nahi banu senatari batekin oheratuko nintzateke", "Nire gorputza nire erabakia" edo "abortua Osasuna da" bezalako mezuak zituzten pankartak zeramatzaten.
Joe Biden AEBko presidenteak asteartean ohartarazi zuen "erantzun" bat prestatzen ari dela herrialdean abortua defendatzeko, Auzitegi Gorenak eskubide hori babesten duen araudia bertan behera uzteko aukeraren aurrean.
Manifestazioak herrialdeko beste toki batzuetan ere izan dira egun osoan zehar. Filadelfian, ehunka manifestari bildu dira udaletxean erabakiaren aurka protesta egiteko, eta eszena bera errepikatu da New Havenen (Conneticut), Kerry Parken (Seattle), Austinen, Los Angelesen edo Floridan, AEBetako egunkariek jaso dutenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa