Mundua
Frantziako hauteskundeak
EITB Media
Frantziako batez besteko emaitzak gainditu egin ditu egungo presidenteak Ipar Euskal Herrian.
Emmanuel Macron, bozketa egunean. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Ipar Euskal Herrian ere irabazi du Presidentziarako hauteskundeetako bigarren itzulia. Agintariak botoen % 65,5 eskuratu ditu; Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiak, berriz, % 34,5.
Frantziako estatuan baino alde handiagoa atera dio Macronek Le Peni; aitzitik, duela bost urte baino babes txikiagoa. Izan ere, 2017tik hona, hamar puntu baino gehiago galdu ditu Macronek Ipar Euskal Herrian.
Halaber, Frantzian bezala, Ipar Euskal Herrian ere abstentzioak gora egin du, eta 10 bozetatik bat zuria edo baliogabea izan da.
Macron oro har nagusitu da, eta Le Pen 158 herrietatik lautan baino ez da izan bozkatuena: Bankan, Etxarrin, Gixunen eta Ürrüstoi-Larrabilen. Hala eta guztiz ere, eskuin muturrak gora egin du duela 2017tik hona.
Hautetsontziak 19:00etan itxi ondoren, Macronen aldeko botoak gehiengoa izan dira ia euskal lurralde osoan. Besteak beste, hiri hauetan lortu du presidenteak boto gehien: Baiona (% 66,38), Biarritz (% 71,77), Donibane Lohizune (% 68,72), Hendaia (% 63,3), Biarritz (% 71,77), Maule (% 67,55), Angelu (% 68,45) eta Donibane Garazi (% 73,87).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa