Mundua
Desjabetza
Erredakzioa
YPFren zuzendari orokorra 44 urteko ingeniaria izango da. Orain arte, Schlumberger erraldoiaren zuzendaritzako Latinoamerika osoko kargurik altuena izan da.
Argentinako presidentea eta presidenteordea, Amado Boudou. EFE
Albisteak (1)
Cristina Fernandez Kirchner Argentinako presidenteak YPF Repsoletik desjabetzen duen legea plazaratu du.
Presidenteak esan duenez, YPF "profesionala izango da, baina horrek ez du esan nahi zuzendaritza politikorik izango ez duenik".
Legearen arabera, YPF S.A.ren eta YPF Gasaren akzioen % 51 desjabetu dira, eta lehentasunezko helburua "hidrokarburoen autohornikuntza, ustiaketa, industrializazioa eta merkaturatzea" izango da.
Desjabetutako akzioak Estatuaren (% 51) eta Hidrokarburoen Estatu Federal Ekoizleen Erakundearen ( % 49) artean banatuko dira. Probintziek, euren produkzio mailaren arabera jasoko dituzte tituluak.
YPFko zuzendari orokor berria 44 urteko ingeniaria da. Orain arte, Schlumberg enpresa erraldoiaren Latinoamerikako kargurik altuena izan da, eta AEBtan, Asian, Europan eta Latinoamerikan bertan, proiektu asko kudeatu diru.
1990eko hamarkadan dagoeneko YPFn lan egin zuen Galucciok. Bestetik, Mexikoko Schlumberger enpresako zuzendaria izan zen eta konpainia, Pemex Mexikoko Petrolioak enpresako lehentasunezko bazkide bilakatu zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa