09:15

Mundua

Ukrainako gerra

Errusiak Mariupolgo portuaren kontrola hartu du

Agentziak | EITB Media

Azov Batailoiak, Donetskeko hirian Errusiako Armadari aurre egiteko ardura izan duen milizia neonaziak, ustezko eraso kimiko bat salatu du. Ez du inork baieztatu.

  • Mariupol.

    Mariupol. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donetskeko errepublika popularreko agintariek jakinarazi dutenez, tropa errusiarrek Mariupoleko portuaren kontrola hartu dute, Ukrainako milizien esku geratzen zen bi eremuetako bat. Ukrainako inbasioaren aurreko egunetan, Donetsk eta Luhanskeko errepublikak onartu zituen Moskuk.

"Mariupolgo portuari dagokionez, orain gure kontrolpean dago", adierazi du Denis Pushilin Donetskeko errepublikako liderrak Errusiako telebistan.

Mariupol funtsezko tokia da Errusiaren interes militarrentzat, Donbass Krimeako penintsularekin lotzeko ahaleginetan aurrera egitea ahalbidetuko liokeelako. Hiria inbasioaren hasieratik egon da indar errusiarrek inguratuta, ia oinarrizko hornidurarik gabe.

Vadym Boychenko Mariupolgo alkateak jakinarazi duenez, tropa errusiarrek 20.000 eta 30.000 pertsona artean eraman dituzte Errusiaren kontrolpeko lurraldera, Pravda Ukrainako egunkariaren arabera.

"Gaur Mariupolgo biztanleen % 50en ebakuazioaz hitz egin dezakegu, gerra aurretik hemen 540.000 bizi arren", adierazi du. Gerra hasi berritan, trenen zerbitzua martxan zegoenean eta errepideak erabil zitezkeenean, ia 140.000 zibilek Mariupoldik alde egitea lortu zuten. Gainerakoak korridore humanitariotik atera zituzten.

Hiriko eraikinen % 80 baino gehiago suntsitu dituzte bonbardaketek, eta bertan geratzen direnek (100.000 eta 160.000 artean) ez dute urik, gasik, elektrizitaterik eta oinarrizko produkturik.

Azov Batailoiaren milizia neonaziak (2014tik Ukrainako Armadan integratuta dago) aurre egin die Errusiako tropei Mariupolen, eta "jatorri ezezaguneko substantzia pozoitsu bat" erabili izana leporatu die errusiarrei, Unian agentzia ukrainarrak jaso duenez.

Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak Azov Batailoiaren mezuaren berri eman du. "Mariupolen arma kimikoak erabili direla ziurtatzen duten sare sozialetako informazioen berri dugu. Oraindik ezin dugu baieztatu, baina gertutik jarraituko dugu egoera", adierazi du Pentagonoak ohar batean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena