07:20

Mundua

HAUTESKUNDE LEGEGILEAK

Viktor Orban ultraeskuindarrak irabazi ditu Hungariako hauteskundeak, laugarren aldiz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sei alderdik osatzen duten oposizioak espero baino emaitza okerragoak lortu ditu, botoen % 34 eskuratu baititu. Aitzitik, eskuin muturreko Gure Aberria alderdiak botoen % 5 baino gehiago lortu ditu, eta Parlamentuan izango da.

1:2
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hungariako lehen ministro Viktor Orban ultraeskuindarrak irabazi ditu igande honetan egin diren hauteskunde legegileak; izan ere, botoen % 97,03 zenbatuta, botoen % 53,13 eskuratu ditu.

"Sekulako garaipena lortu dugu", esan du Orbanek milaka jarraitzaileren aurrean. "Gure garaipena ilargitik ikus daiteke, baita Bruselatik ere", gaineratu du Europako Batzordeari erronka botaz. Batzordeak espediente bat ireki zion duela gutxi Orbani, Hungariako legeak atzerakoiak izatea egotzita; azkena, adin txikikoei homosexualitateaz hitz egitea debekatzen dien legearengatik.

"Politika kontserbadoreak, abertzaleak, irabazi egin du, eta gure mezua da ez duela iragana ordezkatzen, etorkizuna baizik" gaineratu du.

Orbanen alderdiak (Fidesz-Hungariako Herritarren Batasuna) 2010az geroztik duen gehiengo absolutua berretsi du.

Gobernuan dagoen alderdiak 199 eserlekuetako 133 eskuratu ditu; oposizioko koalizioak (Hungaria Batuta), berriz, 58. Beraz, ideologia desberdineko sei alderdi biltzen dituen oposizioak ez ditu espero zituen emaitzak lortu, botoen % 34,96 eskuratu baititu. "Ezin dut nire desilusioa ezkutatu", esan du Peter Marki-Zay lehen ministrorako hautagaiak bakarrik egin duen agerraldian.

Analisten arabera, Ukrainako gerrak mesede egin dio Orbani, garai zail hauetan egonkortasuna berma dezakeela defendatu baitu behin eta berriz.

Fidesz nagusi izan da landa-herri txikietan, eta oposizioa, hirietan.

Hauteskundeetako ezusteetako bat Gure Aberria eskuin muturreko alderdiaren emaitza izan da, % 5eko muga gainditu eta 5 eserleku lortu baititu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena