23:48

Mundua

Mendebaldeko Sahara

PSOEren zuzendaritzak aitortu du Saharari buruz zeukan jarrera aldatu egin duela

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Orain arte, PSOEk sahararren autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatzen zuen gatazka konpontzeko, baina aste honetan Pedro Sanchezen gobernuak Marokok Mendebaldeko Saharan ezarri nahi duen plana babestu du.

  • PSOEko zuzendaritzaren bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE

    PSOEko zuzendaritzaren bilera bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko gatazka amaitzeko, sahararren autodeterminaziorako eskubidea aitortzea ezinbestekoa dela aspalditik defendatu izan du PSOEk.

Horren erakusgarri da 2019ko hauteskunde-programan esaten zutena: "Mendebaldeko Saharako gatazka konpontzeko Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak betetzea eta, beraz, sahararraren autodeterminaziorako eskubidea bermatzea babesten dugu eta bide horretan lan egingo dugu".

Alabaina, aste honetan Pedro Sanchezek gutuna igorri dio Marokoko erregeari, Rabatek Sahara autonomia bilakatzeko 2007an egin zuen planteamendua babesten duela jakinaraziz.  

Publikoki ukatu arren, PSOEko zuzendaritzako kideak begi-bistakoa dena aitortzen hasi dira: Pedro Sanchezen gobernuak egin duen ezusteko urrats horrekin, Maroko eta Sahararen arteko gatazkan historikoki izan duten jarrera aldatu egiten dela, erreferenduma aldarrikatzetik Sahara Marokoren menpeko autonomia bilatzea ekarriko lukeen plana babestera igaro direlako.  

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena