20:38

Mundua

Ameriketako Estatu Batuak

Madeleine Albright AEBko lehen emakume Estatu idazkaria hil da

Agentziak | EiTB Media

Bill Clinton presidente ohiaren bigarren administrazioan figura garrantzitsua izan zen. NATO zabaltzea defendatu eta Aliantzak Balkanetako gerran esku hartzeko presioa egin zuen. Aldi berean, arma nuklearrak murrizten saiatu zen.

  • Madeleine Albright minbiziaren ondorioz hil da 84 urte zituela. Argazkia: EFE

    Madeleine Albright minbiziaren ondorioz hil da 84 urte zituela. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madeleine Albright Ameriketako Estatu Batuetako lehen emakume Estatu idazkaria hil da 84 urte zituela. Familiak azaldu duenez, Albright minbiziaren ondorioz zendu da.

1997tik 2001era AEBko diplomaziaren burua izan baino lehen, Albright Ameriketako Estatu Batuen enbaxadorea izan zen Nazio Batuen Erakundean. Bill Clinton presidente ohiaren bigarren administrazioan figura garrantzitsua izan zen.

NATO zabaltzea defendatu eta Aliantzak Balkanetako gerran esku hartzeko presioa egin zuen. Aldi berean, arma nuklearrak murrizten saiatu zen.

Penintsulako gerraren (1950-1953) ostean Etxe Zuriko ordezkari batek Ipar Koreara egin zuen lehen bisita berea izan zen, Kim Jong Ilen Gobernuaren asmo nuklearrak geldiarazi nahian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena