16:44

Mundua

Ukrainako gerra

NATOk batailoi berriak zabalduko ditu Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Bulgarian

Agentziak | EiTB Media

"Behar beste denbora zabalduko ditugu", adierazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak.

  • Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

    Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekialdeko hegalean lau batailoi berri zabaltzea adostuko dute NATOko buruzagiek ostegun honetan, Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Bulgarian, hain zuzen ere. Era berean, Bruselan egin beharreko ezohiko batzarrean, Errusiaren inbasioaren aurrean Ukrainari babes militar gehiago emateko aukera eztabaidatuko dute agintariek.

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak prentsaurrekoa eman du ezohiko bilera hasi baino lehen. Joe Biden AEBko presidentea Europako bazkideekin batzartuko da, duela hilabete Ukrainaren aurkako erasoa hasi zenetik lehen aldiz.

Stoltenbergek zehaztu duenez, tropa berriak berehala zabalduko dituzte, eta horretarako Aliantza Atlantikoko estatu kide horiek sendotu behar izatea erabiliko dute oinarri gisa.

Herrialde anfitrioien osagaiak izango dituzte batailoiek, baina gainerako aliatuen parte-hartzea ere, azaldu duenez.

"Behar beste denbora zabalduko ditugu", ziurtatu du, tropa iraunkorrak izango ote diren galdetu diotenean.

Stoltenberg: "NATOk errealitate berri honi erantzun behar dio"

Horrela, 2014an Krimearen anexioari emandako erantzuna jarraituko du aliantza militarrak. Orduan borrokarako talde multinazionalak zabaldu zituen Polonian eta Baltikoko herrialdeetan aurrenekoz, Errusiaren mehatxuari aurre egiteko.

Orain batailoiak errepikatzea da ideia, eta segurtasun eraztun militarra Europako hego-ekialdera zabaltzea, guztira, zortzi borroka talderekin; izan ere, NATOk batailoi multinazionalak indartu ditu dagoeneko Polonia, Letonia, Lituania eta Estonian.

Ukrainako gerrak epe laburrera suposatzen duen mehatxuari aurre egiteko neurria dela esan du Stoltenbergek. "Gure segurtasunerako ondorio esanguratsuak izango ditu, eta NATOk errealitate berri honi erantzun behar dio", ohartarazi du politikari norvegiarrak.

Bestalde, Aliantzako buruzagien goi-bileran, aliatuek Ukrainari "mehatxu kimiko, biologiko, erradiologiko eta nuklearrei" aurre egiteko babesa ematea espero du NATOko idazkari nagusiak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena