Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
NATOk ostegun honetan Bruselan egingo duen ezohiko bileran parte hartuko du Zelenskik, eta Ukrainako herriaren eta bertako azpiegitura zibilen aurkako gerrako krimenak gelditzea eskatuko du.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea martxoaren 15eko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gaur 28 egun betetzen dira Ukrainako gerra hasi zenetik eta azken orduetan Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak baieztatu du Errusiarekin abiatutako elkarrizketak ez direla eten: "Oso zaila da. Batzuetan, eskandalagarria. Baina pausoz pauso aurrera goaz".
Bihar, osteguna, G7ak, NATOk eta Europako Kontseiluak goi-bilera bana egingo dute Bruselan, eta Volodimir Zelenskik hiruretan parte hartuko du.
"Aste honetan, hiru goi-bilera garrantzitsu egingo dira: G7, NATO eta EB. Zigor sorta berriak, laguntza berriak. Lan egingo dugu, borroka egingo dugu ahal dugun guztietan. Azkenera arte. Ausardiaz eta argi eta garbi. Plataforma guztietan eta indar guztiarekin", azpimarratu du Zelenskik iluntzeko hitzaldian.
NATOk ostegun honetan Bruselan egingo duen ezohiko bileran, Ukrainako herriaren eta bertako azpiegitura zibilen aurkako gerrako krimenak gelditzeko eskatuko du Zelenskik.
100.000 pertsona bizi dira Mariupolen "baldintza oso txarretan"
Volodimir Zelenskiren esanetan, 100.000 pertsona inguru bizi dira Mariupolen "baldintza oso txarretan": "Gaur-gaurkoz 100.000 pertsona inguru bizi dira baldintza oso txarretan, atera ezinda, elikagairik gabe, urik gabe, botikarik gabe eta etengabe bonbardaketak jasaten".
Ukrainako presidentearen bulegoko bigarrenaren hitzetan, 7.000 pertsona baino gehiago atera dira asteartean Mariupol hiritik pasabide humanitarioen bidez.
Martxoaren 22ra arte, 32.000 ukrainar inguru irten dira Mariupoletik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa