12:54

Mundua

UKRAINAKO GERRA

Hainbat pertsona hil dira Luhansken, tropa errusiarrek denda baten aurka egindako erasoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errusiako Armadak Kharkiv hiriaren kontra egindako bonbardaketetan ia mila eraikin suntsitu dira, bertako alkatearen arabera. Ukrainako gerra hasi zenetik 3,5 milioi ukrainar atera dira herrialdetik NBEren azken balantzearen arabera.

  • Luhanskeko eraikin bat sutan

    Luhanskeko eraikin bat sutan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainako gerra hasi zenetik 27 egun betetzen diren honetan, hainbat pertsona hil dira Ukraina ekialdeko Luhansk eskualdean tropa errusiarrek denda baten aurka egindako erasoan, Severodonetskeko agintariek gaur berri eman dutenez.

Oraindik biktima kopurua baieztatu ez badute ere, Serhiy Haidai Luhanskeko administrazio militarreko buruak Facebooken zabaldutako mezuan adierazi duenez, Errusiako Armadak ilaran jarritan zeuden herritar batzuen aurka egin du. 

"Atzo Kharkiv hiriko supermerkatuan gertaturikoa errepikatu da. Indar okupatzaileek denda bati eraso egin diote Severodonetsk. Hildakoak eta zaurituak daude", salatu du.

3,5 milioi ukrainar atera dira herrialdetik gerra hasi zenetik

Otsailaren 24an Ukrainako gerra hasi zenetik 3,5 milioi ukrainar atera dira beren herrialdetik, Nazio Batuen Erakundeak gaur argitaratutako azken balantzearen arabera. Errefuxiatu gehien hartu dituen herrialdea Polonia da (2,1 milioi pertsona), Errumaniaren (542.000) , Moldaviaren (368.000) , Hungariaren (318.000) eta Eslovakiaren (254.000) aurretik.

Ia mila eraikin suntsituta, Kharkiven

Errusiako Armadak Kharkiv hiriaren kontra egindako bonbardaketetan ia mila eraikin suntsitu dira, Errusiako mugatik 50 kilometrora. Txikitituta gelditu diren 972 eraikuntzetatik 778 etxebizitza eraikinak dira.

"Hiriaren egoera zaila da oraindik, etxebizitza eraikinak bonbardatzen jarraitzen dute", salatu du Udalak.

Ukrainaren arabera, 15.300 soldadu errusiar hil dira; Errusiak, ez du zenbakirik eman

Ukrainako Armadak emandako datuen arabera, gerra hasi zenetik 15.300 soldadu errusiar hil dira.

Errusiako Gobernuak, ostera, ez du hildakoen inguruko zifrarik eman nahi izan. Atzo tabloide errusiar batek argitaratu eta gerora ezabatu zuen informazioaren arabera, ia 10.000 soldadu errusiar hil dira. Aipaturiko hedabidearen esanetan, jasan duen ziberasoaren ondorio izan da.

Errusiak ofizialki 498 militarren heriotza onartu zuen martxoaren 2an egindako adierazpenetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena