Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Britainia Handiko lehen ministroaren iritziz, inbasioa "ekialdeko Europa mehatxatzeko aro berri baten hasiera" da eta mundua "inflexio puntu baten aurrean" jartzen du, "askatasunaren eta zapalkuntzaren artean aukera egiteko unea da" esan du.
Boris Johnson Alderdi Kontserbadorearen Kongresuan. Argazkia: EFE
Boris Johnson Britainia Handiko lehen ministroak adierazi du "ezinbestekoa" dela Errusiaren inbasioak Ukrainan "porrot egitea". Bestela, Vladimir Putin presidentea "irabazle" irteten bada, Johnsonek uste dut ez dela "Ukrainan bakarrik geratuko". Hala ohartarazi du Blackpoolen, Alderdi Kontserbadorearen Kongresuaren itxiera ekitaldian.
"Ukraina egiten ari den erresistentzia heroikoaren egun berri bakoitzeko, argiago geratzen da Putinek akats katastrofikoa egin duela (...) Zergatik erabaki zuen inongo errurik ez zuen herrialde bat inbaditzea? galdetu du Johnsonek.
Buruzagi kontserbadorearen iritziz, Putik ez zuek "benetan uste Ukraina NATOra bilduko zenik epe motzean, ondo asko zekien ez zegoela misilak Ukrainan jartzeko planik. Nik uste dut Ukrainaz beldur zela, Ukrainak prentsa askea duelako eta hauteskunde askeak, eta horrek herrialdea gidatzeko duen modua arriskuan jartzen du".
Britainia Handiko lehen ministroaren iritziz, inbasioa "ekialdeko Europa mehatxatzeko aro berri baten hasiera" da eta mundua "inflexio puntu baten aurrean" jartzen du, "askatasunaren eta zapalkuntzaren artean aukera egiteko unea da" adierazi du.
"Putinen Errusian 15 urteko kartzela-zigorra ezartzen dizute inbasioari inbasio deitzeagatik eta Putinen kontra protesta egiten baduzu, pozoitu edo tiro bat ematen dizute" salatu du.
"Ukrainak eta Errusiak hain harreman estua izan dute historikoki, beldur ematen diola Ukrainako ereduak berarengan eta Errusiarengan izan dezakeen eragina".
"Putinen gerra mendebaldeari kalte ekonomikoa egitera bideratua dago, bere mesedetan" gehitu du Johnsonek. "(Putinek) Badaki petrolio upel bakoitza garestitzen den dolar bakoitzeko berak milioiak irabazten dituela petrolioa eta gasa salduz" amaitu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa