18:16

Mundua

Segurtasun kontseilua

Nazio Batuek 300 begirale bidaliko dituzte Siriara, armarik gabe

Erredakzioa

Siriako Armadak eta matxinoek onartutako su-etena "ez da guztiz betetzen ari", Segurtasun kontseiluaren arabera. Hori ikusita, bakea lortzearen garrantzia berretsi dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen Elkarteko (NBE) Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu du Siriako su-etena ikuskatzeko 300 begirale bidaltzeko proposamena. Proposamen hori Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak bultzatu du. Begiraleak armarik gabe joango dira, Errusiak zabaldutako eta Europar Batasunak babestutako zirriborroa.

Misioak Siria Ikuskatzeko Nazio Batuen Misioa du izena (UNSMIS, ingelesez) eta "Nazio Batuen idazkariaren baloraziopean izango da, berak jasoko du informazio garrantzitsu guztia, indarkeriaren eteta barne", dio larunbatean onartutako 2043 ebazpenak.

Siriako Armadak eta matxinoek onartutako su-etena "ez da guztiz betetzen ari", Segurtasun kontseiluaren arabera. Hori ikusita, bakea lortzearen garrantzia berretsi dute.

Errusiak errespetua eskatu du

Vitali Churkin NBEko enbaxadore errusiarrak alde guztiek ebazpenaren zehaztapen guztiak errespetatzea eskatu du. "Interpretazioan egindako edozein oker onartezina izango da", esan du Churkinek. Errusia Siriako erregimenaren babesle nagusienen artean dago.

Nazio Batuen Elkarteko (NBE) Segurtasun Kontseiluak aho batez onartu du Siriako su-etena ikuskatzeko 300 begirale bidaltzeko proposamena. Proposamen hori Ban Ki Moon NBEko idazkari nagusiak bultzatu du. Begiraleak armarik gabe joango dira, Errusiak zabaldutako eta Europar Batasunak babestutako zirriborroa. Misioak Siria Ikuskatzeko Nazio Batuen Misioa du izena (UNSMIS, ingelesez) eta "Nazio Batuen idazkariaren baloraziopean izango da, berak jasoko du informazio garrantzitsu guztia, indarkeriaren eteta barne", dio larunbatean onartutako 2043 ebazpenak.Siriako Armadak eta matxinoek onartutako su-etena "ez da guztiz betetzen ari", Segurtasun kontseiluaren arabera. Hori ikusita, bakea lortzearen garrantzia berretsi dute. Errusiak errespetua eskatu duVitali Churkin NBEko enbaxadore errusiarrak alde guztiek ebazpenaren zehaztapen guztiak errespetatzea eskatu du. "Interpretazioan egindako edozein oker onartezina izango da", esan du Churkinek. Errusia Siriako erregimenaren babesle nagusienen artean dago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena