Mundua
Japonia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Dardara 7,3 mailakoa izan da Richter eskalan, eta tsunami arriskuagatik alerta ezarri behar izan dute.
7,3 mailako lurrikara izan da asteazken honetan Japoniako kostaldean eta tsunami arriskuagatik alerta ezarri behar izan dute. Gertakari horrek 2011n Fukushiman izan zen hondamendia ekarri du gogora.
Dardara 23:36ean (14:36 GMT) izan da, Fukushimako eta Miyagiko kostaldean, 60 kilometroko sakoneran, Japoniako Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez. Lurrikara horren ondorioz alerta ezarri dute tsunami arriskuagatik. Metro bateko olatuak espero zituzten.
Hain justu ere, duela sei egun 11 urte bete ziren lurrikara eta tsunami handi batek Fukushima suntsitu zutela, eta, ondorioz, beldurra eta ziurgabetasuna nagusitu dira hasiera batean.
Lurrikara ekialdeko hainbat zonaldetan eta Japonia erdigunean nabaritu dute, besteak beste, Tokion. Herrialde osoan etenaldiak izan dira argindarraren zerbitzuan, eta Fukushimako zentral atomikoko hozte-sisteman kalteak eragin ditu.
Alabaina, zentralaren kudeaketaz arduratzen den konpainiak ziurtatu du arazoak argindarra berrezarri dutenean konpondu dituztela.
Horrez gain, azpimarratu dute ez dela erradioaktibitate-mailaren igoerarik izan zentraletan, ezta inguruko herrietan ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar