Mundua
Ukrainako gerra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Akordio zirriborroa astelehenean jorratu zuten bi ordezkaritzek. Ukrainak NATOn sartzeari uko egingo lioke, baita base militarrak (AEB, Turkia edo Erresuma Batua) hartzeari ere.
Ukraina eta Errusiaren arteko negoziazioak. EFEren artxiboko argazkia
Su-etena eta Errusiako tropen atzera-egitea bermatzeko 15 puntuko egitasmo bat adosteko bidean aurrerapausoak eman dituzte Ukrainak eta Errusiak, beti ere Kievek neutraltasunaren konpromisoa hartzen badu, Financial Times egunkariak aurreratu duenez.
Erresuma Batuko egunkariak negoziazioetan inplikatutako hiru iturri aipatzen ditu. Akordio zirriborroa astelehenean jorratu zuten bi ordezkaritzek. Ukrainak NATOn sartzeari uko egingo lioke, baita base militarrak (AEB, Turkia edo Erresuma Batua) hartzeari ere.
Hala ere, Financial Times-ek gogorarazi duenez, mendebaldeko herrialdeen babes bermeak zein 2014tik Errusiak okupatutako lurraldeen estatusa oztopo garrantzitsuak izaten ari dira elkarrizketetan.
"Zenbait kontutan aurrera egin dugu, baina ez guztietan. Pixkanaka aurrerapausoak ematen ari gara", esan du Vladimir Medinsky aholkulari errusiarrak.
Bestalde, Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek ziurtatu du "gertu" dagoela segurtasun bermeen gaineko akordioa. Horixe da, behintzat, agentzia errusiarrek aurreratu dutena.
"Neutraltasun estatutuaren eta segurtasun bermeen inguruan aurki lortuko dugu akordioa", adierazi du Lavrovek, Interfax albiste agentzia errusiarraren arabera.
Ordu batzuk lehenago, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik argitu du su-etenari lotutako negoziazioak "errealistagoak" direla orain, nahiz eta denbora behar duten oraindik erabakiak Ukrainaren intereserako izan daitezen.
Seigarren bilera
Seigarren bilera eguna izan dute gaur. Bideo-dei bidez egin dute gaurko hitzordua ere, eta, besteak beste, Mendebaldeak Errusiari ezarritako zigorrak izan dituzte eztabaidagai.
"Oro har, zigorren afera guztia ari gara eztabaidatzen, aurrekaririk ez duen gerra ekonomikoa abiatu baitute Errusiaren kontra", erantsi du.
Zein neutraltasun eredu nahi dute?
Ukrainaren neutraltasun estatusa serio ari dira jorratzen, betiere, segurtasun bermeak aintzat hartuta", zehaztu du Lavrov ministroak.
Austria eta Suedia bezala, Ukraina estatu desmilitarizatu bat izateko aukera mahai gainean dute Moskuk eta Kievek, Kremlingo eledun Dmitri Peskovek ziurtatu duenez.
Ukrainak, ostera, neutraltasun eredu propio bat nahi du, eta ez Suedian edo Austrian oinarritutako bat.
"Ukrainako neutraltasun ereduak ukrainarra bakarrik izan behar du", adierazi du Mykhailo Podolyak Ukrainako presidentearen aholkulariak, Interfax-Ukraine albiste agentziaren arabera.
Our position at the negotiations is quite specific - legally verified security guarantees; ceasefire; withdrawal of Russian troops. This is possible only with a direct dialogue between the heads of Ukraine and the Russian Federation. Details are in an interview with the @NewsHour pic.twitter.com/TlPUl3XfGK
— ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ (@Podolyak_M) March 16, 2022
Moskuk Ukraina okupatzeko asmorik ez duela azpimarratu Putinek berriro
Moskuk Ukraina okupatzeko asmorik ez duela azpimarratu du Vladimir Putin Errusiako presidenteak berriro. "Hori ez da gure helburua", adierazi du. Inbasioa "erabat justifikaturik" dagoela defendatu du Errusiako agintariak. "Arrakastatsua" izaten ari dela gaineratu du.
Putinen ahotan, "borrokaldietan ez parte hartzeko" eta "tropak Donbassetik atzera egiteko soilik" eskatu zieten Errusiako buruzagiek Ukrainakoei, "zentzurik gabe odolik ez isurtzeko". "Ez zuten nahi izan. Hori izan zen euren erabakia", erantsi du.
Putinen hitzetan, "Ukraina, AEBk eta mendebaldeko zenbait herrialdek hauspotuta, indarkeria agertokiarentzako nahita prestatu da, Donbassen sarraski odoltsua eta garbiketa etnikoa egiteko". Horrela, "Donbassen eraso masibo bat, eta ondoren Krimean, denbora kontua zen", errepikatu du.
Zelenskik I-11 eta Pearl Harbor aipatu ditu AEBri laguntza eskatzeko
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Errusiaren erasoa geldiarazteko neurri gehiago eskatu dizkio AEBko Kongresuari. Debekupeko aire-eremu bat inposatzea berriz eskatu du. Horretarako, 2001eko irailaren 11ko erasoa gogora ekarri du. "Gure herrialdea egunero gauza bera pairatzen ari da", adierazi du.
Zelenskik bideokonferentzia bidez agerraldia egin du, kongresukideak zutik zirela. Joe Biden AEBko presidenteari zein ordezkariei inbasioaren aurrean jarrerak gogortzeko eskatu die hitzaldian.
AEBko historiari erreferentzia zuzenak egin dizkio Ukrainako agintariak, Pearl Harborreko erasoa, I-11ko atentatuak edo Martin Luther Kingen hitzaldi ospetsua aipatu ditu esaterako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa