21:06

Mundua

Inbestidura Txilen

Gabriel Boric karguaz jabetu denean: "Txileko herriaren eta herrien aurrean, bai, zin dagit"

Agentziak | EiTB Media

Jatorrizko herriei (biztanleriaren % 13) egindako keinu berri bat da. 36 urteko Boric Txileko historian buruzagi gazteena bihurtu da.

  • Gabriel Boric Txileko presidente izendatu dute. Argazkia: EFE

    Gabriel Boric Txileko presidente izendatu dute. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gabriel Boric ezkerreko buruzagia Txileko presidente izendatu dute gaur, Kongresuan egindako zeremonian. Sinbolismo handiko ekitaldia izan da. Mundu osoko estatuburuak eta gobernuburuak bertan izan dira.

"Txileko herriaren eta herrien aurrean, bai, zin dagit", adierazi du ikasleen buruzagi ohiak karguaz jabetu denean. Jatorrizko herriei (biztanleriaren % 13) egindako keinu berri bat da.

36 urteko Boric Txileko historian buruzagi gazteena bihurtu da. 1990ean demokrazia itzuli zenetik Latinoamerikako herrialdea gobernatu duten zentroko bi blokeen parte ez den lehen agintaria da.

Alvaro Elizalde Senatuko presidente berriak Borici xingola presidentziala jarri dio. Boric, gorbata gabe eta hunkituta, Irina Karamanos bikotekidearekin joan da inbestidurara, ordu batzuk lehenago buruzagi sozial batzuekin gosaldu ostean.

"Gure onena emango dugu erronken mailan egoteko", esan du agintariak Senatutik atera denean, Valparaiso kostaldeko hirian, Santiagotik 150 kilometro ekialdera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena