17:32

Mundua

Ukrainako gerra

Errusiak haur ospitale bat bonbardatu du Mariupolen

Agentziak | EiTB Media

"Errusiako tropen eraso zuzena ospitaleko ama berrien atalaren aurka. Pertsonak, haurrak hondakinen azpian daude. Ankerkeria! Zenbat denbora gehiagoz izango da mundua terrorearen konplize? Itxi aire-eremua berehala", idatzi du Zelenskik Twitter sare sozialean.

1:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariupoleko haur ospitale baten kontrako aireko eraso bat salatu du gaur Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Horregatik, Ukrainan debekupeko aire-eremu bat ezartzea eskatu du berriro.

"Errusiako tropen eraso zuzena ospitaleko ama berrien atalaren aurka. Pertsonak, haurrak hondakinen azpian daude. Ankerkeria! Zenbat denbora gehiagoz izango da mundua terrorearen konplize? Itxi aire-eremua berehala", idatzi du Zelenskik Twitter sare sozialean.

"Hilketak gelditu. Boterea dute, baina errukirik ez dutela ematen du", erantsi du Ukrainako presidenteak.

Bestalde, Paylo Kyrylenko eskualdeko administrazio militarraren buruzagiak bideo bat argitaratu du Facebook sare sozialean, erasoak utzitako kalteak erakusteko.

"Hiriaren erdialdean, ospitalea, ama berrien atala, Errusiaren aire eraso batek guztia suntsitu du Mariupolen. Oraintxe bertan. Pilotu errusiarrak, litekeena da gizon deitzeko zalantzarik ez izatea, berriro botoia sakatu du, bonbak non lehertu behar zuen jakinik", idatzi du Facebooken.

"Estatuen eta herrien arteko harremanen muga zeharkatzea" leporatu die Errusiako indarrei, "gizatasunaren muga gainditu dute". "Gizaki deitzeari utzi!", gaineratu du.

Dimitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroak nazioarteari esku hartzeko eskatu dio hiriaren setioaren aurrean. Errusiako tropek 400.000 pertsona inguru bahiturik dituztela salatu du.

"Zibilen eta haurtxoen aurkako gerra anker hau gelditzea" eskatu dio Mendebaldeari. Kulebaren hitzetan, Errusiak "laguntza humanitarioa eta zibilen ebakuazioa blokeatzen du", eta "bonbardaketa gupidagabeek jarraitzen dute". "Ia 3.000 umetxok elikagaiak eta botikak behar dituzte. Munduari ekiteko eskatzen diot", erantsi du.

Hiriko agintariek azaldu dutenez, hiru edo bost egunerako janaria dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena