21:12

Mundua

Ukrainako gerra

Produktu eta lehengaien esportazioa 2022ko abenduaren 31ra arte debekatzeko baimena eman du Putinek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Vladimir Putinek astearte honetan sinatu esportazioak debekatzeko baimena eta Gobernu errusiarrak datozen egunetan zehaztuko du zein produkturi eragingo dion neurriak.

  • Vladimir Putin artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

    Vladimir Putin artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin Errusiako presidenteak dekretu bat sinatu du astearte honetan, Gobernuari produktu eta lehengaien esportazioa debekatzeko baimena emanez.  

Kremlinek azaldu duenez, neurri horrek Errusiako Federazioaren "segurtasuna eta industriaren etengabeko funtzionamendua" bermatzea du helburu, eta 2022eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

Errusiako Gobernuak datozen egunetan argitaratuko du zerrenda bat, esportatuko ez dituzten produktuak eta lehengaiak zeintzuk diren zehaztuta.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena