Mundua
Ukrainako Gerra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Europar Batasunak adierazi du aurtengo negurako gasa hornidura bermatuta duela eta Qatarretik, Estatu Batuetatik, Egiptotik edo Afrika ekialdeko herrialdeetatik urtero 500.000 milioi metro kubiko inportatu ahalko dituela aurreikusten du.
San Petersburgoko gasoliendegi bat. Argazkia: EFE
Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu du Europar Batasunak Errusiatik inportatzen duen gasa % 30ean murrizteko aurten, eta herrialde horrekin duen harreman komertziala erabat eteteko 2030ean.
Europar Batasunak gas-konpainia errusiaren menpe egoteari utzi nahi dio, eta horretarako gas erreserbak % 90ean egotea bermatu beharko luke urtero. Gasa pilatzeko hornitzaile berriak bilatzeaz gain, beste energia berriztagarri batzuk ezartzeko prozesuak abiaraztearen alde egingo du, gasa ordezkatzeko eta energiaren prezioaren gorakada gelditzeko.
Proposamen horren arabera, Europar Batasunak gas nahikoa pilatu zuen urtarrilean eta otsailean aurtengo neguari aurre egiteko. Halaber, Qatarretik, Estatu Batuetatik, Egiptotik edo Afrika ekialdeko herrialdeetatik urtero 500.000 milioi metro kubiko gas likido inportatu ahalko dituela aurreikusi dute.
Horrez gain, Azerbaijanetik, Aljeriatik eta Norvegiatik urtean beste 10.000 milioi metro kubiko lor ditzakeela kalkulatu dute.
Ildo berean, Europar Batasunak hainbat herrialdearekin elkarrizketak izaten ari da egoera berri aztertzeko, tartean Japoniarekin, Hego Korearekin, Txinarekin edo Indiarekin.
Bestalde, Europar Batasunaren hurrengo urratsa izango da gasarekiko menpekotasuna murrizteko beharrezkoak diren azpiegiturak sortzea eta hidrogenoaren eta biometanoaren erabilera bultzatzea, erregai fosilak baztertuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa