Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB Media
Azken balantzearen arabera, milioi bat baino gehiago iritsi dira Poloniara. ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
Errefuxiatu ukrainarrak Polonian. Artxiboko argazkia: EFE
Duela 13 egun Ukrainako gerra hasi zenetik, bi milioi ukrainar errefuxiatuk baino gehiagok ihes egin dute herrialdetik, ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak gaur emandako azken datuen arabera. Gaineratu duenez, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
"Gaur egun, Ukrainako errefuxiatuen fluxua bi milioi pertsonara iritsi da. Bi milioira", nabarmendu du Filippo Grandi Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak Twitterren.
Poloniara milioi bat baino gehiago iritsi dira. Hala ere, beste askok Eslovakiara (140.000), Hungariara (191.000), Errumaniara (82.000) eta Moldaviara (82.000) ihes egin dute.
Halaber, Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak egiaztatu duenez, 100.000 pertsona inguru joan dira Errusiara. Hala ere, kasu honetan datuak ez daude hain argi. Errusiako agintariek TASS Errusiako albiste agentziari jakinarazi diotenez, 173.000 pertsona ebakuatu dituzte Donbass eskualdetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa