Mundua
Polonia
EITB MEDIA
Espainiako kontsulak kazetari euskal herritarrekin hitz egin du astelehen honetan. Familia gutun bidez soilik jarri daiteke harremanetan Pablorekin, eta behin-behineko espetxealdia hiru hilabete barru amaitu arte elkar ikusiko ez dutela ziurtzat ematen dute.
Pablo Gonzalez, artxiboko irudi batean.
Pablo Gonzalez kazetariak jakinarazi du errugabea dela eta "osasunez ondo" eta "animotsu" dagoela, Rzeszow (Polonia) hiriko espetxe batean isolatuta segitzen badu ere.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Oihana Goirienak baieztatu du Espainiako kontsulak bere senarrarekin hitz egitea lortu duela, eta honek adierazi diola "tratu ona" ematen diotela eta ziegan bakartuta dagoela.
Oraingoz, familiak eta abokatuak ezin izan dute Pablorekin hitz egin. Gutun bidez soilik jarri daitezke harremanetan harekin, baina telefonoz deitu ahal izateko baimena eskuratzeko izapideak abiatuko dituzte berehala.
Familiak ziurtzat ematen du behin-behineko espetxealdia hiru hilabete barru amaitu arte Pablo ikusteko aukerarik izango ez duela. "Helarazi digu ondo dagoela, errugabea dela eta hiru hilabete barru elkar ikusiko dugula", azpimarratu du bere emazteak.
Pablo Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuten Ukrainako mugatik hurbil berri-emaile lanetan ari zenean, eta joan den ostegunean behin-behineko espetxealdia ezarri zioten espioitza delitua egotzita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa