Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB Media
Biztanleak ebakuatzeko korridore humanitarioen logistika hobetzeko orduan aurrerapauso txikiak eman dituzte hirugarren bileran, Mykhailo Podolyak Ukrainako presidentearen Bulegoko aholkulariak esan duenez. Bilera ateak itxita egin dute, eta hiru ordu baino gehiagoko iraupena izan du.
Ukrainako eta Errusiako talde negoziatzaileen arteko hirugarren bilera. Argazkia: EFE
Ukrainako gerra hasi zenetik 12. eguna betetzen den honetan, hirugarren bilera egin dute Errusiako eta Ukrainako talde negoziatzaileek Bielorrusian. Biztanleak ebakuatzeko korridore humanitarioen logistika hobetzeko orduan aurrerapauso txikiak eman dituzte hirugarren bileran, Mykhailo Podolyak Ukrainako presidentearen Bulegoko aholkulariak esan duenez.
"Korridore humanitarioen logistika hobetzeko" orduan aurrerapauso txikiak eman dituztela azaldu du aholkulariak. Bi ordezkaritzak "su-etenaren" eta "segurtasun bermeen" inguruan ere mintzatu direla erantsi du Podolyakek.
The third round of negotiations has ended. There are small positive subductions in improving the logistics of humanitarian corridors... Intensive consultations have continued on the basic political block of the regulations, along with a ceasefire and security guarantees. pic.twitter.com/s4kEwTNRhI
— ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ (@Podolyak_M) March 7, 2022
Bitartean, Vladimir Medinski Errusiako negoziatzaile buruak adierazi duenez, korridore humanitarioak astearte honetan martxan jartzea espero du Moskuk.
"Elkarrizketetan gure itxaropenak ez dira bete, baina hurrengo hitzorduan aurrerapauso esanguratsuagoak ematea espero dugu. Negoziazioek jarraituko dute", esan du Errusiako negoziatzaile buruak, TASS albiste agentziaren arabera.
Bilera ateak itxita egin dute, eta hiru ordu baino gehiagoko iraupena izan du. Horregatik, atsedenalditxo bat egitea ere adostu dute, Interfaxek jakitera eman duenez.
Batzar horren atarian, Kieven, Mariupolen, Kharkiven eta Sumyn zibilak ebakuatzeko korridore humanitarioak irekiko dituela iragarri du Errusiako Armadak. Orain arte, porrot egin dute herritarrak ateratzeko egindako saiakerek.
Bi aldeen arteko lehen bilera otsailaren 28an egin zen, eta bigarrena, martxoaren 3an.
Bestalde, ahalegin diplomatikoak bere horretan jarraitzen badu ere, oraingoz ez du fruiturik eman.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak eutsi egingo dio otsailaren 24an abian jarritako "operazio berezia"ri, inbasioaren aurkako erresistentzia ukrainarra azpiratu eta bere eskaerak onartzen dituzten arte.
Horixe adierazi die Putinek Ukrainan berehala su-etena ezar dezala eskatzeko deitu dioten zenbait agintariri; Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteari, Neftali Bennett Israelgo lehen ministroari eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteari, besteak beste.
Bestalde, Mevlut Cavusoglu Turkiako Atzerri ministroak astelehen honetan iragarri duenez, estatu otomandarrak hiruko bilera hartuko du ostegunean. Sergei Lavrov eta Dimitro Kuleba Errusiako eta Ukrainako Atzerri ministroak, hurrenez hurren, batzartuko dira.
Cavusogluk prentsaurrekoan zehaztu duenez, Antalya hirian egingo dute bilera. Batzarra "inflexio-puntua" eta Ukrainan bake eta egonkortasuna lortzeko "pauso garrantzitsua" izatea espero du. Gainera, Ankarak "bake iraunkorra lortzeko saiakeran" aurrera jarraituko duela erantsi du, Anatolia Turkiako albiste agentziak jaso duenez.
Bresteko (Bielorrusia) negoziazio mahaia. Argazkia: EFE
Txina bitartekari lanak egiten ari da Ukrainaren eta Errusiaren artean
Txina "bitartekari lanak egiten ari da" Ukrainaren eta Errusiaren artean, eta laguntza humanitarioa eskaintzeko ahaleginak egingo ditu, Wang Yi Txinako Atzerri ministroak gaur adierazi duenez.
Wang Yiren iritziz, laguntza humanitarioa "ez da politizatu behar", eta zibilei lagundu behar zaie: "Zibilak babestu behar dira, desplazatuei arreta jarri eta Ukrainan bizi diren atzerritarren segurtasuna bermatu" beren herrialdeetara itzul daitezen.
Ukrainak Denis Kireev hil du
Ukrainako zerbitzu sekretuek (SBU) Denis Kireev hil dute asteburuan, Errusiako ordezkariekin negoziazio mahaian eseri den ordezkari ukrainarretako bat, hain zuzen ere, traizioa leporatuta.
Tiro bat jota hil dute Kireev, atxilotuta zegoela, Pravda egunkariak goi mailako iturriak aipatuta jakinarazi duenez. Ukrainako Defentsa Ministerioak Denis Kireeven heriotza baieztatu du.
Errusiak uste du Txernobyl ez dela tokirik egokiena Ukrainako segurtasun nuklearrari buruz hitz egiteko
Errusiak uste du Txernobyl ez dela lekurik egokiena Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearekin (IAEA) Energia Atomikoaren Nazioarteko Ukrainako instalazio nuklearren segurtasunari buruz hitz egiteko. Horrela adierazi du Mikhael Ulianov Errusiak Vienako nazioarteko erakundeen aurrean duen enbaxadoreak astelehen honetan.
Zaporizhiako zentral nuklearraren aurkako erasoaren ondoren gatazkaren bi aldeekin bilera egitea proposatu zuen Rafael Grossi IAEAko zuzendari nagusiak ostiralean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa