17:37

Mundua

UKRANIAKO GERRA

Errusiaren kontrako zigorrak "gerra adierazpen bat bezala" direla ohartarazi du Putinek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Errusiako presidenteak esan du Ukraina inbaditzea "erabaki zaila" izan dela eta Donbasseko herritarrak defendatzeko egin dutela: "Donbasseko herritarrak ez dira kaleko txakurrak. 13.000-14.000 hil dituzte azken 8 urteetan".

  • Vladimir Putin larunbat honetako agerraldian. France Pressen bideo batetik hartutako irudia.

    Vladimir Putin larunbat honetako agerraldian. France Pressen bideo batetik hartutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin Errusiako presidenteak mahai-inguru batean parte hartu du aerolinea errusiarretako emakumezko eskifaiarekin batera. Ukraina inbaditzea "erabaki zaila" izan dela esan du bertan.

"Ukrania desmilitariatzeko egin duela" defendatu berriz ere, eta hala, "Donbaseko herritarrei lagundu". "Entzun, Donbaseko herritarrak ez dira kaleko txakurrak. 13.000 eta 14.000 pertsona artean hil dituzte azken urteetan. 500 haur baino gehiago hil dira eta asko elbarri geratu dira, baina Mendebaldeak nahiago izan du horretaz ez konturatu azken zortzi urteetan" esan du Putinek, 2014ean hasitako gerrari erreferentzia eginez. Urte hartan erregimen aldaketa izan zen Kieven, Donets eta Luhanksek independentzia aldarrikatu zuten, Krimea anexionatu zen eta milioi bat errefuxiatu baino gehiago eragin zituen gerrak.

Errusiako presidenteak esa du negoziazio mahaiaren gainean daudela euren bake proposamenak, giltzarria "desmilitarizazioa" dela eta Ukraniako Gobernuak positiboki erantzutea espero dutela.

Aitzitik, Errusiaren kontra jartzen ari diren zigorrak "gerra adierazpen bat bezala" direla ohartarazi du.

Putinek esan du Zelenskik NATOri Ukrania gaineko aire espazioa ixtea eskatu eta hark onartu izan balu, gerra adierazpena izango litzatekeela. Aliantzak ezezkoa eman dio eskari horri. Era berean, Ukraina NATOn sartzeak izango lituzkeen ondorioez ere ohartarazi du -2014tik ari da Ukraina eskatzen-. "Ulertzen al duzue zer lekarkeen horrek? Noraino irits daitekeen hau?" hausnartu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena