Mundua
UKRAINAKO GERRA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Zara, Bershka, Pull&Bear, Stradivarious, Oysho, Masssimo Dutti, Zara Home eta Uterqüe nahiz Cortefiel, Women'secret, Springfield eta Pedro del Hierro itxi dituzte eta bertan behera geratu da online salmenta. Erabaki bera hartu dute hainbat konpainiak azken egunotan.
Zararen denda bat Errusian. Argazkia: Dmitry91 | wikimedia
Inditex eta Tendam Espainiako bi arropa konpainia ezagunek bertan behera utzi dute "behin-behinean" Errusian duten jarduera, Ukrainiako gatazka dela eta. 500 denda ditu Inditexek Errusian (Zara, Bershka, Pull&Bear, Stradivarious, Oysho, Masssimo Dutti, Zara Home eta Uterqüe) eta beste 50 Tendamek (Cortefiel, Women'secret, Springfield eta Pedro del Hierro, besteak beste) eta dendak ixteaz gain, bertan behera utzi dute online salmenta ere.
CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordera gaur goizean igorritako oharrean, Inditexeko arduradunek adierazi dute ezin dituztela "operazioak bermatu, gaur egungo egoeran". Errusian dituzten langileak izango direla orain euren "lehentasuna" ere adierazi dute, 9.000 pertsona baino gehiago, alegia, eta horientzat "babes programa berezia" jarriko dutela martxan jakinarazi dute, zehaztasun gehiago eman gabe.
"Taldearen irabazi orokorren % 8,5 dator Errusiatik" azaldu dute, denda guztiak alokairuzko erregimenean daudela gaineratuz, "beraz, inbertsioa ez da esanguratsua ikuspegi finantzariotik" gaineratu dute.
Tendam konpainiaren arduradurek ere itxiera euren 400 langileei "babes maila gorena" emanez egingo dela adierazi dute. Marka horrek aurreko astean itxi zituen Ukrainan zituen frankizia guztiak.
Konpainiak adierazi du behar den guztian lagunduko diela Espainiako agintariei eta nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundeei, Ukraniako gatazkan.
Bi multinazional hauen aurretik beste hainbat enpresa handik ere erabaki bera hartu dute azken egunoetan. Batzuk, Ukraniako inbasioaren aurrean protesta gisa, beste batzuk hornidura arazoengatik eta beste batzuk euren gobernuek Moskuren kontra ezarritako zigorrak betetzeko. Hauek dira, besteak beste, marka horiek: Mango, H&M, Nike, Adidas, Mango, Burberry, Ikea, Apple, Airbnb eta autogintzako hainbat: Toyota, Mitsubishi, Honda, Volkswagen, BMW, Mercedes-Benz, Daimler Truck, Mazda, General Motors, Jaguar Land Rover, Aston Martin, Renault edota Harley-Davidson.
ALBISTE ERLAZIONATUAK:
Ukrainaren inbasioaren ondorioz Errusiatik alde egin duten multinazionalen zerrenda
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa