Mundua
Ukrainako gerra
Agentziak | EiTB Media
Oihana Goirienak senarraren berri laster izatea espero du, baina egoerak "beldur" ematen dio, akusazio "larriak" direlako, "10 urte arteko" espetxe-zigorra ekar diezaiokeelako.
"Zure senarra espioi dela esatea…", adierazi dio, sinetsi ezinda, Oihana Goirienak Pablo Gonzalez kazetariaren emazteak EFE-TVri. Poloniak kazetariari behin-behineko espetxealdia ezarri dio espioitza delitua egotzita. Orain garrantzitsuena Gonzalo Boye abokatua senarrarekin harremanetan jarri ahal izatea dela azpimarratu du Goirienak.
Pablo Gonzalezen emazteak azaldu duenez, senarraren abokatua Espainiako Kontsulatuarekin harremanetan jarri da Polonian. Erantsi duenez, berarekin egon ahal izateko kudeaketak egiten saiatu da, baina tramiteak "geldo" doaz, eta oraindik ez dute hartu-emanik izan.
Goirienak senarraren berri laster izatea espero du, baina egoerak "beldur" ematen dio, akusazio "larriak" direlako, "10 urte arteko" espetxe-zigorra ekar diezaiokeelako.
Emaztearen hitzetan, Pablo Gonzalezek bost egun eman ditu inkomunikaturik, Polonian egoera hori 48 orduz mantentzea posible denean.
Egoerarekin "nekatuta" agertu da, eta gaiaren inguruan dagoeneko hiru-seme-alabei azalpenak eman dizkiela gaineratu du. "Zurrumurruak entzuten zituzten eta argitzea hobe, bestela okerragoa da", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa