13:18

Mundua

UKRAINAKO GERRA

NBEk nazioarteko batzorde independente bat sortuko du Ukrainako gerra krimenak ikertzeko

AGENTZIAK | EITB Media

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan, 32 herrialdek ikerketa batzordea sortzearen alde bozkatu dute, bik aurka, eta 13 abstenitu egin dira.

  • Errusiako Armadak suntsitutako eraikin bat Kieven

    Errusiako Armadak suntsitutako eraikin bat Kieven. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak nazioarteko batzorde independente bat eratzea erabaki du Ukrainako gerraren baitako giza eskubideen urraketak ikertzeko. 

Gaur egin den bozketan, 32 herrialdek ikerketa batzordea sortzearen alde bozkatu dute, bik (Errusia eta Eritrea) aurka, eta 13 (Txina, Kuba eta Venezuela, besteak beste) abstenitu egin dira. Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan 47 herrialdek parte hartzen dute.

Abstentziora jo duten estatuak hauek dira: Armenia, Bolivia, Gabon, India, Kamerun, Kazakhstan, Kuba, Namibia, Pakistan, Sudan, Txina, Uzbekistan eta Venezuela.

Bestalde, hauek agertu dira alde: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Arabiar Emirerri Batuak, Argentina, Benin, Boli Kosta, Brasil, Erresuma Batua, Finlandia, Frantzia, Gambia, Hego Korea, Herbehereak, Honduras, Indonesia, Japonia, Libia, Lituania, Luxenburgo, Malawi, Malaysia, Marshall Uharteak, Mauritania, Mexiko, Montenegro, Nepal, Paraguai, Polonia, Qatar, Senegal, Somalia eta Ukraina.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena