Mundua
Radio Euskadi
Mikel Dominguez | EITB Media
EAJko europarlamentariak Europar Batasunak defentsa politika bateratua izatea nahi du: "Ez da gerrak egiteko, bakea defendatzeko baizik".
Izaskun Bilbao.
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria Ukrainari armak, munizioa eta material militarra bidaltzearen alde agertu da Radio Euskadin: "Inori ez zaio gerra gustatzen, baina hasieratik esan du gure laguntza behar dutela, armekin. Gelditzen ez den eraso batetik bere burua defendatzen ari dira", uste du.
Jeltzalearen arabera, Europar Batasunak defentsa politika bateratua izan beharko luke. Horren inguruan, Errusiaren inbasioaren ondoren, "ez dago zalantzarik". "Defentsaren Europa ez da gerrak egiteko, bakea defendatzeko baizik. Bihotza apurtzen diguten drama hauek irakasten digute elkarrekin lan egin behar dugula bakea mantentzeko", esan du.
Bilbaoren arabera, EB "egoerak eskatzen duen mailan" ari da, migrazio krisiari dagokionez. "Beste egoerekin alde handia dago", esan du, "baina hasieratik Europako herrialde guztietako ateak irekita egon dira".
Europarlamentariak uste du EBk hartutako neurri ekonomikoak, bere ustez "Putinek inoiz imajinatu ezin zitzakeenak", ahalbidetuko dute "atzera botatzea, erretiratzea eta bakeari aukera bat ematea diplomaziaren bidez, eta ez heriotzen bitartez eta sortu duen gerra honen bitartez". Era berean, Bilbaok nahiko luke Errusia barruan inbasioaren aurkako "erreakzio" bat sortzea, batez ere presidentearen hurbileko jendearengan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa