Mundua
Ukrainako gerra
Zibilak ebakuatzeko giza korridoreak irekitzea adostu dute Errusiak eta Ukrainak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bi herrialdeetako talde negoziatzaileek bilera egin dute Bielorrusian, eta datorren astean berriro batzartuko dira, gerrari amaiera emateko akordio bat adosteko asmoz.
Giza korridoreak irekitzea adostu dute Ukrainak eta Errusiak, zibilen ebakuazioa ahalbidetzeko eta herrialde horretara elikagaiak eta sendagaiak eramateko.
Bi aldeak Bielorrusian bildu dira ostegun honetan, eta datorren astean berriro batzartuko dira, Ukrainako gerrari amaiera emateko akordio bat negoziatzeko asmoz.
Mykhailo Podoliak Ukrainako presidentearen aholkulariak azaldu duenez, bi herrialdeen artean erabakiko dute giza korridoreak non ireki, eta eremu zehatz horietan "behin-behineko su-etenak" ezarriko dituzte, ebakuazioak egiten diren bitartean.
Bestalde, Podoliakek aitortu du bigarren batzar horretan Ukrainaren talde negoziatzaileak ez dituela bere helburuak lortu, eta baieztatu du datorren astean hirugarren bilera egingo dutela bi aldeek.