Mundua
ukrainako gerra
agentziak | eitb media
Oraindik ez dizkiote erasoak herrialde zehatz bati egotzi, baina Frantziak uste du susmagarri nagusiak Errusiarrekin lotura duten pirata informatikoak direla.
Europari eta Ukrainari zerbitzua ematen dien satelite sare bati eragin dio. Argazkia: Pixabay
Frantziako armadak ostegun honetan jakitera eman duenez, Europari zerbitzu ematen zion satelite sare bati egindako zibereraso baten berri izan dute, eta "erabilera zibileko milaka terminali eragin die".
Frantziak ez dizkio erasoak herrialde zehatz bati egotzi, baina uste du susmagarri nagusiak Errusiarekin lotura duten pirata informatikoak direla.
"Europan eta Ukrainan zerbitzu ematen duen satelite sare bat zibereraso baten biktima izan dela jakin dugu", Michel Friedling aireko dibisio-jeneral eta espazioko komandoko arduradunak prentsaurreko batean adierazi duenez.
Goi-karguak argitu duenez, kalteak "konpongaitzak" dira. Ez du zehaztu kaltetutako konexioen kopurua, argudiatuz datu horiek terminalen erorketak kaltetutako enpresek eman behar dituztela.
Friedlingek onartu du uneko Ukrainako gerrak agerian jartzen duela "espaziorako sarbidearen eta horren subiranotasunaren arazoa". Hala, beharrezkotzat jo du Frantziaren kide eta aliatuak "espazioan gertatu daitekeenarekin" adi egotea, "oraindik eremu grisa baita".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa