Mundua
Ukrainako gerra
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Gerra honetan bizitako lehen orduan eta egunak oso zailak izan dira, baina bakarrik egon gara, eta erakutsi dugu oso gogorrak izan garela, bizirauteko gai izan garelako", adierazi du Ukrainako presidenteak.
Ukrainako presidente Volodimir Zelenski
Otsailaren 24an abiatutako inbasioaren baitan, "Errusiako Armadak zenbait hiriren aurka misilekin eta artilleriarekin egindako erasoek erakusten dute ezin izan dutela ezer adierazgarririk egin", esan du Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik.
"Gerra honetan bizitako lehen orduan eta egunak oso zailak izan dira, baina bakarrik egon gara, eta erakutsi dugu oso gogorrak garela, bizirauteko gai izan garelako", adierazi du.
"Kondenatuta daude", berretsi du Zelenskik. Halaber, jakinarazi du Kieven bonbardaketa gehiago izan direla gauerdian. "Gure aire defentsa sistemak funtzionatzen ari dira", nabarmendu du.
Ildo horretan, azpimarratu du Chernihiv, Sumy eta Mykolaiv hiriak "zutik" daudela oraindik. "Odessa suntsitu nahi zuten, baina Itsaso Beltzetik soilik ikusiko dute", ziurtatu du. Ordu batzuk lehenago, Ukrainako presidenteak baieztatu du 9000 soldadu errusiar hil direla borrokaldietan.
Gauzak horrela, Errusiari eskatu dio "konponketak eta kalte ordainak" hitzak gogoan izan ditzala, Ukrainaren aurka egindako "guztiagatik" ordaindu beharko baitu. "Ez ditugu hil diren pertsonak ahaztuko. Jakinekoarekin gaude. Gure hiriak hondatzera etorri zineten, guretzako maitatua den guztia lapurtuta", salatu du.
"Argindarra, ura eta kalefazioa eten dizkigute. Jendea jatekorik eta botikarik gabe utzi dute. Errepideak ixtean ari dira. Edozein arma erabili dute, eta bitartean "konboi humanitarioak" bidaliko dituztela esaten ari dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa