19:26

Mundua

Europar Batasuna

Georgiak Europar Batasunean sartzea eskatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2024an egin behar zuten eskaria, baina Errusiak Ukrainan abiatu duen gerraren ondotik, urratsa orain ematea erabaki dute agintari georgiarrek. Ebazpena azkar emateko eskatu diote Europar Batasunari.

  • Europako Parlamentuko saio bat. Artxiboko argazkia: EFE

    Europako Parlamentuko saio bat. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Georgiak iragarri du Europar Batasunean sartzeko eskaera ofiziala egingo duela. 2024an egitea aurreikusi zuten, baina Errusiak Ukrainan abiatutako gerraren ondotik urratsa orain ematea erabaki dute.

"Egungo testuinguru politikoa eta errealitate berriak kontuan hartuta, Europar Batasuneko kide izateko eskaria egiteko prozedura abiatzea erabaki dugu", adierazi du Ikrakli Kobajidze Gobernuan dagoen alderdiaren buruzagiak.

Joan den astelehenean, Volodimir Zelenskik Ukraina Europar Batasunean sartzeko eskaria egin zuela ikusita, Georgiako agintariek bide bera jarraitzea erabaki dute.  

Georgia eta Errusia gerran egon ziren 2008an. Neurri honekin herrialdearen segurtasuna eta Europar Batasuneko estatuen babesa bermatu nahi dute georgiarrek.

"Gobernua eskaria prestatzen ari da eta bihar bidaliko diogu Europar Batasunari", zehaztu du Kobajidzek.

Eskakizuna "ezohiko bidetik aztertzeko" eta erabakia lehenbailehen har dezala eskatu diote Europar Batasunari.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena