Mundua
Gerra Ukrainan
Agentziak | EITB Media
Gainera, Europar Batasuna kriptodiruaren sektorean neurriak prestatzen ari da, Errusiak estatu kideek ezarritako finantza zigorretatik ihes egitea saihesteko.
Hala ere, sistemaren barruan utzi ditu hiru banku nagusietako bi: Sberbank eta Gazprombank. EFE
Europar Batasunak Moskuren aurkako zigor sorta historikoa martxan jartzea lortu du. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik astebete igaro denean, RT eta Sputnik komunikabideen emisioak bertan behera eta Errusiako zazpi banku SWIFT sistematik at utzi ditu EBk asteazken honetan.
Europar Batasunak Switft diru-transferentzien sistematik kanpo utzi ditu Errusiako zazpi banku, Ukrainako inbasioaren ondotik jarritako zigor ekonomikoen barruan, baina sistemaren barruan utzi ditu hiru banku nagusietako bi: Sberbank eta Gazprombank.
Honakoak dira zigortutako zazpi bankuak:
- Bank Otkritie
- Novikombank
- Promsvyazbank
- Bank Rossiya
- Sovcombank
- Vneshconombank
- VTB BANK
Zerrendan ez daude Sberbank eta Gazprombank. Errusiako bankurik handiena eta hirugarrena, hurrenez hurren, ez dituzte kanpoan utzi horien bitartez ordaintzen delako Errusiari erositako energia, EBko iturriek esan dutenez.
Bestalde, Sputnik eta Russia Today Kremlinaren aldeko komunikabideen emisioak bertan behera utzi ditu EBk asteazken honetan, "Ukrainaren aurkako erasoa bukatu arte eta Errusiako Federazioak eta haren hedabideek desinformazio ekintzak egiteari utzi arte".
Erabakiak kate eta hizkuntza (ingelesez, frantsesez, espainieraz eta alemanieraz) ezberdinetan emititzen duten RTren bost entitateri eragiten die.
Gainera, EB kriptodiruaren sektorean neurriak prestatzen ari da, Errusiak estatu kideek ezarritako finantza zigorretatik ihes egitea saihesteko, 27 estatu kideetako Ekonomia ministroek asteazken honetan adostu dutenez.
Horretarako, EBko Finantza ministroak eta Europako Banku Zentrala kriptomonetei aplikatzeko mekanismoen prestatzen ari dira. Valdis Dombrosvskis Europako Batzordeko presidenteorde ekonomikoak esan duenez, isunak saihesteko kritodiruaren sektorean transakzioak areagotzea eragotzi nahi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa