17:41

Mundua

gerra ukrainan

Ukrainak baieztatu du Errusiarekin negoziatuko duela Bielorrusiako mugan

agentziak | eitb media

Ukrainak dio bilera ospatze hutsa "garaipena" dela, eta ez dutela lurraldearen zatirik txikiena ere utziko ohartarazi dute. Ez da jakinarazi bilera non egingo den zehazki, Pripiat ibaiaren inguruko mugatik gertu izango dela soilik.

  • Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Artxiboko argazkia: EITB Media

    Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Artxiboko argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainak igande honetan berretsi duenez, delegazio bat bidali dute Ukraina eta Bielorrusia arteko mugara, Errusiarekin negoziatzeko. Hala jakinarazi du Volodimir Zelenski presidente ukrainarraren taldeak. "Ukrainar ordezkaritza errusiarrarekin batuko dela adostu dugu, aurretiazko baldintzarik gabe, Ukraina eta Bielorrusia arteko mugan, Pripiat ibaitik gertu", Zelenskiren Telegrameko kanal ofizialaren arabera.

Vladimir Medinski errusiar delegazioko buruaren arabera, Minsketik Gomelerantz doaz, eta gauza bera egiten ari dira ukrainarrak, Kievetik.

"Geure delegazio osoa dago orain Gomel eskualdera bidean", berretsi du errusiar negoziatzaileak, TASS agentziak jasotako adierazpenetan. "Une honetan, eskualdeko leku bat hautatzen ari gara, ukrainarrei segurtasun osoa bermatzeko", adierazi du Medinskik.

Bestalde, Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak azaldu duenez, Alexander Lukashenko eta Volodimir Zelenski Bielorrusia eta Ukrainako presidenteek telefonoz hitz egin dute eta, jarraian, Lukashenkok Putini eskatu dio Minsken zain zegoen errusiar ordezkaritza ez erretiratzeko.

Bilera ospatze hutsa "garaipen bat" dela adierazi du Ukrainako Gobernuak, eta ez dutela inolako eremurik lagako aurreratu dute.

"Negoziazioen emaitzak" ikustea espero duela adierazi du AEBk.

Ezezkoa Bielorrusian biltzeari

Kremlinak delegazio negoziatzailea bidali du igande honetan Bielorrusiara, ukrainar ordezkariekin hitz egiteko, ukrainiarrak ez zirela joango jakin arren. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak uko egin dio, hasiera batean, Errusiarekin Bielorrusian hitz egiteari. Izan ere, haren aburuz, elkarrizketa ezin da "errusiar erasoaren konplize den herrialde batean izan". Edonola ere, atea irekita utzi dio negoziazioak beste nonbait egiteari.

Errusiar inbasioaren laugarren egunean bidali dute Moskutik delegazio hori. Ostegun goizaldean hasi zen erasoa eta, orain, Kremlineko indarrek Kiev dute mehatxupean. Oraingoz, beste hiri batzuk hartu dituzte, Kharkiv tartean, 1,4 milioi biztanleko hiria eta Ukrainako bigarren hiririk handiena.

Larunbat honetan, Ukrainak Errusiari leporatu zion gerra eteteko behin-behineko negoziazioak kale itsu batera eraman nahi izatea, elkarrizketak hasi aurretik ere. Adierazi zuenez, Errusiak gezurra esan zuen esatean Kievek negoziazio-mahaian eseritzeari uko egin ziola.

Putinek alertan jarri ditu disuasiorako indar nuklearrak

Bien bitartean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak disuasiorako indar nuklearrak "zerbitzu erregimen berezian" jartzeko deia egin du , NATOko herrialde nagusien "adierazpen oldarkorrengatik".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena