Mundua
Errusiak Ukrainari eraso
EITB Media
Errusiako tropek erresistentzia barik egin dute Ukrainan barrena, eta gertu dute Kiev. Gutxienez 137 pertsona hil dira eta 316 zauritu erasoaren lehen egunean. Horrez gain, 100.000 ukrainar etxetik ihesi joan dira. Erasoak gaitzespen irmoa eragin du nazioartean.
Errusiak eman du inork gutxik espero zuen pausoa: Vladimir Putin presidenteak Ukrainari erasotzea agindu du ostegun honetan, ez bakarrik Donbasseko eskualde matxinoetan, herrialde osoan baizik, eta tropa errusiarrek herrialdean barrena egin dute, Kievetik 35 kilometro eskasera kokatu diren arte.
20:00etan inguru (Euskal Herriko ordua), Errusiako Defentsa Ministerioak bukatutzat eman ditu eguneko operazio militarrak. Aldez aurretik, baina, airez, lurrez eta itsasoz egin dio eraso Ukrainari. Besteak beste, Txernobyleko zentral nuklearra indarrez hartu du, eta Kievera bidean aurrera egin du, erresistentzia barik.
Ukrainako Osasun Ministerioaren arabera, gutxienez 137 pertsona hil dira eta 316 zauritu erasoaren lehen egunean. Horrez gain, 100.000 ukrainar etxetik ihesi joan dira, leku seguru baten bila.
Horrela abiatu du erasoa Errusiak
Errusiaren erasoak gaitzespen irmoa eragin du nazioartean, gutxitan ikusi den bezala, eta Mendebaldeko agintari nagusiak zigor historikoak aztertzen ari dira Moskuren aurka.
Dagoeneko, Ameriketako Estatu Batuek baieztatu dute Errusiako banku handien eta Kremlinen inguruko oligarken kontrako neurriak hartuko dituela. Europar Batasunak ere hainbat neurri hartuko ditu ekonomia errusiarra hondoratzeko asmoz.
Une honetan, zaila da inbasioaren ondorioak aurreikustea, baina hurrengo urteak, edo hamarkadak, baldintzatuko dituzte segur aski. Arlo ekonomikoan, adibidez, tsunamiak mundu osoko burtsak eta sektore energetikoa astindu ditu: gas naturala % 60 garestitu da, Brent upelaren prezioak 100 dolarreko langa gainditu du, eta mundu osoko burtsak zenbaki gorritan izan dira. Moskukoa, esaterako, % 38 amildu da.
Epe laburrean, gainera, Errusiak abiatutako inbasioak hankaz gora jarriko du nazioarteko sistema energetikoa. Izan ere, Errusia Europaren gas hornitzaile nagusietako bat da, eta Alemaniak bi herrialdeen arteko Nord Stream 2 gasbidea eraikitzeari uko egin behar izan zion duela bi egun.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa