Mundua
Gas-erreserbak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Nord Stream 2" izenekoa, Errusiatik gas-hornidura eramateko azpiegitura estrategikoa da. Onarpena geldiarazteko azken eragilea Errusiak Donetsk eta Luhansk Ukrainako eskualdeen independentzia onartu izana izan da.
"Nord Stream 2" gasbidearen sarrerako kartela. Argazkia: EFE.
Alemaniako Gobernuak Nord Stream 2 gasbidea, Errusiatik hornidura eramateko azpiegitura estrategikoa, onartzeko prozesua geldiaraziko du, Ukrainako tentsioen gorakadari erantzuteko.
Olaf Scholz kantzilerrarekiko presioak gora egin du azken asteotan, eta Errusiak Donetsk eta Luhansk Ukrainako eskualdeen independentzia onartu izana izan da azken eragilea.
Gasbidea, Errusiako erreserbak Europako mendebaldearekin lotzen dituena Itsaso Baltikoaren bidez, osatuta dago, baina bere funtzionamendua Alemaniako eraginkortasun ziurtagirien zain zegoen oraindik.
Kantzilerrak asteazken honetan adierazi duenez, horniduraren segurtasunari buruzko txosten bat kentzeko eskatu dio Ekonomia Ministerioari, azken ziurtagiria lortzeko funtsezko dokumentu bat. "Teknikoa dirudi, baina beharrezko neurria da administrazioari eta legeari dagokienez", esan du Scholzek.
Berlinek egoera kontinentala berriz ebaluatu nahi du. Scholzek azaldu duenez, "egungo egoera guztiz desberdina da" duela hilabete batzuk zegoenaren aldean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa