08:35

Mundua

NBE-ren premiazko bilera

Errusiari zigorra ezarriko diote NBEren bazkide europarrek, Donetskera eta Luganskera tropak bidaltzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bestalde, bi errepublika horien independentzia onartzeagatik Kievek erantzun militar bat ematen badu, tropa gehiago bidaliko dituela esanez mehatxatu du Errusiak Ukraina.

  • Errusiako armadaren tankeak. Argazkia: EFE

    Errusiako armadaren tankeak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen Erakundearen premiazko bilera batean, bazkide europarrek iragarri dute Errusiaren aurkako zigorrak ezarriko dituztela, Donetskera eta Luganskera tropak bidaltzeagatik, Moskuri erantzun bat emateko. Astelehen honetan bertan bi errepublika horien independentzia onartu du Errusiak.

"Bazkide europarrekin zigor jakin batzuk prestatzen gabiltza azen erabaki horretan parte hartu zutenen aurka", esan du Nicolas de Riviere Frantziak NBEn duen enbaxadoreak.

Linda Thomas-Greenfield AEBren enbaxadoreak, berriz, premiazko bileraren ostean, "tontakeriatzat" jo ditu Vladimir Putin presidente errusiarraren adierazpenak. Azken honek esan du "bake indarrak" bidaliko dituela.

"Putin presidentearen mugimendu horrek argi uzten du Errusiak are inbasio handiagoa egin nahi duela orain Ukrainan", nabarmendu du, horrekin "Minskeko akordioak urratu" dituela gogora ekarrita.

"Funtsean, munduak denboran atzera egitea nahi du Putinek, hau da, Nazio Batuen Erakundea existitzen ez zen garaietara itzuli nahi du. Alegia, inperioek mundua gobernatzen zuten garaietan pentsatzen dabil, baina munduak aurrera egin du. Ez da 1919, 2022 da", azpimarratu du.

Bestalde, Donetsken eta Lugansken independentzia onartzeagatik Kievek erantzun militar bat ematen badu, tropa gehiago bidaliko dituela esanez mehatxatu du Errusiak Ukraina.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena