Mundua
Errusia-Ukraina gatazka
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Vladimir Putinek Donbass eskualdeko errepubliken independentzia aitortuta, gatazka konpontzea zailagoa izango dela ohartarazi du NATOk, eta Emmanuel Macronek NBEren Segurtasun Kontseilua premiaz biltzea eskatu du.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Vladimir Putinek Ukraina ekialdean dauden Donetskeko eta Luhanskeko errepubliken independentzia ofizialki aitortu ditu gaur eta gatazka honetan nahasita dauden eragile nagusien gaitzespena eragin du, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuena, NATOrena eta Europar Batasunarena.
Etxe Zuriak aurreratu duenez, Joe Bidenek "laster" sinatuko du Donetsk eta Luhansk ekonomikoki zigortzeko agindua. Zehazki, herri horietan edozein jarduera ekonomiko egitea galaraziko zaie AEBko erakundeei, enpresei eta herritarrei.
Europar Batasunak "legez kanpokotzat" jo du Putinek egindako aitortza eta Errusiaren nahiz Donetsken eta Luhansken aurkako zigorrak ezarriko dituztela iragarri dute agiri bateratu betean Charles Michel eta Ursula von der Leyen Europako Kontseiluko eta Europako Batzordeko presidenteek, hurrenez hurren.
Jenst Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak ere gaitzetsi du Errusiak emandako urratsa eta ohartarazi du mugimendu horrek "gatazkaren konponbidea oztopatzen" duela.
Bestalde, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi du Errusiak "nazioarteko hitzarmenak urratu" dituela eta "Ukrainako subiranotasunari eraso" egin diola. Testuinguru honetan, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua berehala biltzea eskatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa