10:53

Mundua

Hauteskundeak AEBetan

Santorumek utzi egin du eta Romney izango da Obamaren aurkaria bozetan

Erredakzioa

Errepublikanoen presidentegai izateko kanpainan murgilduta zegoen arren, kanpaina bertan behera uztea erabaki du arrazoi familiarrak tarteko.

00:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rick Santorum AEBetako hauteskundeetan Alderdi Errepublikanoaren presidentegai izateko hautagaiak bertan behera utzi du kanpaina arrazoi familiarrak tarteko.

Gettysburgen (Pensilvania) emandako prentsaurreko batean eman du Santorumek erabakiaren berri eta jarraitzaileei eta boto-emaileei kanpainan emandako babesa eskertu die. Bere asmoa familiaren, fedearen eta askatasun indibidualaren balore tradizionalak aldarrikatuz, AEBetara "esperantza" eramatea omen zen .

"Kanpaina hau amaitu da, baina gure printzipioen alde lan egiten jarraituko dugu", adierazi du Santorumek.

Asteburuan senideekin hitz egin ondoren hartu omen zuen erabakia. 53 urteko estatubatuarra izan da Mitt Romney Massachusettseko gobernadore ohiaren aurkari nagusia errepublikanoen presidentegai izateko.

Aurrerantzean, ordea, Romneyk badaki bera izango dela azaroaren 6ko hauteskundeetan Barack Obama demokrataren aurkaria.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena