07:17

Mundua

UKRAINAKO KRISIA

AEBk ez du egiaztatu Errusiako tropak atzera egiten ari direla eta inbasioa posible ikusten du oraindik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Etxe Zuritik egin duen hitzaldian Joe Biden presidente estatubatuarrak adierazi duenez, 150.000 soldadu errusiar daude Ukrainako mugan.

  • Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Etxe Zuritik eskaini duen hitzaldian

    Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zuritik eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiak Ukrainako mugara bidali zituen tropa militarrak partzialki erretiratu baditu ere, Ameriketako Estatu Batuak (AEB) ez da fio. AEBk ez du egiaztatu soldadu errusiarrak beren kokalekuetara itzultzen ari direla. Are gehiago, Joe Biden presidente estatubatuarraren hitzetan, oraindik baliteke Errusiak Ukraina inbaditzea.

Etxe Zuriko Ekialdeko Aretotik eskaini duen hitzaldian Joe Bidenek ziurtatu duenez, 150.000 soldadu errusiar daude Ukrainako mugan

Atzo Vladimir Putinek esan ostean Errusiak ez duela Europarekin gerrarik nahi, Bidenek Errusiari ohartarazi dio Ukraina inbaditzeak gerra piztuko lukeela eta horrek giza kostu "itzela" eragingo liokeela Ukrainari eta ondorio larriak Errusiari.

Dena dela, diplomaziaren bidea aldarrikatu du gatazka modu baketsuan konpontzeko. Ildo horretan, Errusiaren, Ukrainaren eta Mendebaldearen "segurtasun kezkei erantzuteko" modua badagoela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena