Mundua
Tentsioa Ukrainan
Agentziak | EiTB Media
Ukraina NATOn onartzeko "egitasmorik" ez dagoela ziurtatu du Alemaniako kantzilerrak. Bestalde, "NATO ekialderantz zabaltzea arriskutsua" izan daitekeela errepikatu du Putinek.
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa Vladimir Putin presidentearekinb bilduta. Argazkia: EFE
Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak astelehen honetan ziurtatu duenez, NATOrekin eta AEBekin akordioa ixtea posible da, segurtasun arloan "Errusiaren proposamenak entzuten" baldin badituzte. Horregatik, negoziatzen jarraitzea eskatu du Moskuko ordezkariak.
"Gure gaitasunak agorturik ez daudela iruditzen zait, ezta gutxiago ere. Noski, modu mugagabean ez genuke jarraitu behar, baina orain elkarrizketak areagotzea eta jarraitzea proposatu dut", azaldu dio Lavrovek Vladimir Putin presidenteari bilera batean, Kremlinen.
Hala ere, iragan astean AEBk eta NATOk Moskuren proposamenei emandako erantzuna errefusatu zuten Errusiako agintariek. "Oieskeria" izan zela kritikatu zuen Moskuk.
Errusiaren ekimenak "multzoan" aztertzeko eskatu dio Lavrovek Washingtoni astelehen honetan, abenduan aurkeztutako proposamenak mantenduz "aurrera egiteko" modua aurkitzeko.
Bestalde, "NATO ekialderantz zabaltzea arriskutsua" izan daitekeela errepikatu du Putinek. "Azterketa zein proposamenak entzun nahiko nituzke, Washingtonek eta Bruselak emandako erantzunen inguruan", zehaztu dio Errusiako presidenteak bere Atzerri ministroari.
Era berean, Putin Sergei Shoigu Defentsa ministroarekin bildu da. Baltikoan, Itsaso Beltzean eta Barents itsasoan egindako maniobra militarren inguruan mintzatu dira biak.
Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Kieven. Argazkia: EFE
Ukraina NATOn onartzeko "egitasmorik" ez dagoela ziurtatu du Olaf Scholz Alemaniako kantzilerrak.
"Horregatik, agendan ia ez dagoen gai bat Errusiako Gobernuak arazo politiko handi bihurtzea nahiko bitxia da", adierazi du Scholzek, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin Kieven bildu ondoren.
"Hori da, azken finean, orain aurrean dugun erronka. Gaia ez den zerbait eztabaidagai bihurtzen ari da", nabarmen du Alemaniako agintariak, DPA albiste-agentziak jakitera eman duenez.
Ia bi orduko batzarra egin dute Scholzek eta Zelenskik. Berlinek beste 150 milioi euroko diru-laguntza eskaini dio Kievi. Beste 150 milioi euro Ukrainari emateko konpromisoa hartu zuen Alemaniak dagoeneko, baina oraindik ez ditu pagatu. Guztira, Berlinek 2.000 euro baino gehiago bideratu ditu Ukrainara.
Azkenik, Ukraina NATOn sartzeko egitasmoak defendatu ditu Zelenskik. Herrialdea "seguruago" egotea ekarriko lukeela uste du, nahiz eta "zoritxarrez guztia ez dago Kieven esku".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa