Mundua
PARTY GATE
AGENTZIAK | EITB MEDIA
'Daily Mirror' egunkari britainiarrak 2020ko abenduaren 15eko argazki bat argitaratu du. Bertan, Boris Johnson lehen ministroa ikus daiteke, xanpain botila batetik gertu, bere taldeko bi kiderekin batera. Orduan, debekatuta zegoen bizikide ez zirenak elkartzea.
Boris Johnson bere taldeko bi kiderekin Downing Streeteko festa batean. Argazkia: 'Daily Mirror'
Xanpaina, patata frijituak, hawaiiar estiloko girlanda bat eta gabonetako txanoa eta Boris Johnson. Hori guztia ikus daiteke Daily Mirror egunkari britainiarrak argitaratu duen eta, hedabidearen arabera, 2020ko abenduaren 15ean Downing Streeten egindako festan ateratako argazkian. Garai hartan, debekatuta zegoen bizikide ez zirenak elkartzea.
Egunkari horrek egun horretako beste argazki bat argitaratu zuen abenduan. Irudi horretan Boris Johnson ikus zitekeen beste bi pertsonarekin batera mahai baten inguruan, baina ez zen alkoholdun edaririk agertzen.
Orduan, gobernu britainiarrak esan zuen lehen ministroak "labur eta birtualki" parte hartu zuela bileran, pandemian egindako lanagatik bere taldeari eskerrak emateko.
Informazio horien ondotik, festa hori ez ikertzeko aurrez hartutako erabakia berraztertuko duela iragarri du Scotland Yard-ek.
Hasiera batean, eskura zituen frogak nahikoak ez zirela iritzita hartu zuen erabakia.
Azkenean iritziz aldatzen badu, ikerketapean legokeen 13. festa litzateke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa