Mundua
Palestina-Israel gatazka
Erredakzioa
Israelgo lehen ministroaren aburuz, joan den urtetik hainbat herrialde arabiarretan izandako manifestazio baketsuek "iraultza islamista" bat osatzen dute.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Twitterren idatzi du. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ostiral honetan esan duenez, joan den urtetik hainbat herrialde arabiarretan izandako manifestazio baketsuek (Udaberri Arabiarra) "iraultza islamista" bat osatzen dute. Gainera, mugimendu horren muina "Israelen aurka dago".
"Ekialde Hurbila iraultza islamista baten erdian dago eta horren muina Israelen etsaia da", idatzi du Twitterren Netanyahuk. Gainera, palestinarren aurka ere egin du. "Bakea lortzeko, Israel desegiteko eta txikitzeko Palestinak dituen ametsak bertan behera utzi beharko ditu", esan du.
Gainera, orain arte bake-akordio bat lortu ez izana leporatu dio Palestinako Gobernuari, "palestinarrek ez du behar beste amore ematen eta emateak ezin dira bakarrik gure aldetik etorri", gaineratu du.
Netanyahuk argitu duenez, "Gobernuak ez die Isralentzako funtsezkoak diren beharrei uko egingo, ondorioz, palestinarrek ere amore eman behar dute".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa