Austriak derrigorrezko txertaketa ezarri du adin nagusikoentzat
Austriako Gobernuak koronabirusaren aurkako derrigorrezko txertaketa ezarri du 18 urtetik gorakoentzat otsailaren 1etik. Europar Batasunean horrelako neurri bat hartzen duen lehen herrialdea da.
Proiektua urtarrilean aurkeztu zuten, eta, onartu ondoren, kale eta errepideetan kontrolak ezartzea aurreikusi dute, herritarrak txertatuta dauden ala ez egiaztatzeko.
Testu horren berritasun nagusia da 14 urtetik 18ra igo dela nahitaezko txertaketa-adina. Gainera, haurdun dauden emakumeak eta arrazoi medikoengatik txertoa hartu ezin duten pertsonak, besteak beste, salbuespen gisa hartuko dituzte. Positibo eman eta gaixotasuna gainditu dutenek, berriz, sei hilabeteko epea izango dute txertoa hartzeko.
Lehenengo fasean, otsailaren 1a eta martxoaren 15a bitartean, aurreikuspenen arabera, ez diete isunik jarriko txertoa hartu ez dutenei. Hortik aurrera, baina, 600 eta 3.600 euro arteko isunak jarri ahalko diete.
Antzeko neurri bat hartu du Italiak, 50 urtetik gorako herritar guztiei derrigorrezko txertaketa ezarri ziena, ospitaleko presioa arintzen saiatzeko. Gainera, langile publiko eta pribatuek osasun-ziurtagiri indartua erakutsi beharko dute otsailaren 15etik aurrera.
Bestalde, eta kutsatze errekorraren datuak gorabehera, Danimarkak bertan behera utzi ditu koronabirusaren aurkako murrizketak asteartean, omikron aldaerak arrisku txikiagoa duelako eta pertsona immunizatu asko daudelako.
Albiste gehiago mundua
Kayed Hammad, kazetari gazatarra: "Kazetariak Israelgo Armadaren jomuga nagusietakoak dira, milizianoak baino gehiago"
Kayed Hammadek, orain ia 2 hilabete Gazako infernutik Espainiara heltzea lortu zuen kazetariak, hitz egin digu, etsipenak jota. Haren ustez, nabarmen argia da Gazako kazetariak Israelgo armadaren jomuga direla, eta Nasser Ospitalearen aurkako eraso bikoitza ez zela akatsa izan. Berak ez omen zuen kazetari txalekorik erabiltzen, seguruago sentitzen zelako jantzi gabe ibiltzen.
Israelek dio bahituak askatzeko "akordio integral" bat nahi duela; Hamas, ordea, erantzunaren zain
Hamasek onartutako azken proposamenak erantzunik gabe jarraitzen du, eta AEBk iragarri du "bilera handia" egingo dela, Etxe Zurian.
Mikel Ayestaran: "Ez dago inolako aldaketarik Benjamin Netanhayuren Gobernuaren estrategian"
Israelgo Segurtasun Kontseiluaren bileraren ondoren, ez dirudi Netanyahuren Gobernuak Gazako okupazioa gelditzeko asmorik duenik. Erabaki horrek haserre handia sortu du bahituen familien artean. Manifestazio jendetsuak izan dira gaur Israelgo kaleetan, ehunka mila pertsona atera dira; hala ere, ekintzak ez dira masiboak izan.
Astelehenean bonbardatu zuen ospitalean “Hamasen kamera bat” zegoela argudiatu du Israelek, ebidentziarik aurkeztu gabe
Israelgo Armadak "hasierako ikerketa" bat aurkeztu du astelehenean gertatutakoa argitzeko, baina ez du ebidentziarik eman ezer ez frogatzeko. Hogei pertsona hil zituzten erasoetan; tartean, bost kazetari.
Netanyahuren aurkako protesta jendetsua, Tel Aviven
Milaka pertsona kalera atera dira Israelgo Gobernuari presioa egiteko eta bahituak askatzea ekarriko duen Gazarako su-eten akordioa sinatzea eskatzeko. Egunean zehar, Israelgo hainbat hiritan martxak egin dituzte, eta herrialdeko errepide nagusi batzuk blokeatu dituzte. Orain arte izandako mobilizaziorik jendetsuenak izan dira gaurkoak.
Kajiki tifoiak hiru hildako eta 10 zauritu inguru utzi ditu, Vietnamen
Kajiki tifoia "oso indartsu eta arriskutsutzat" jo dute Vietnamgo agintariek. Nghe An eta Ha Tinh probintzien artean jo du, 90 eta 117 km/h arteko haize-boladekin eta 150 km/h-ko ufadekin.
Hondar-ekaitz izugarri batek Arizonako Phoenix hiria estali du
Ekaitzarekin batera, tximista ugari eta 110 km/h-tik gorako haize-boladak izan dira. AEBko aireportu nagusietakoa den Sky Harbor Nazioarteko Aireportuan hainbat hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte.
Mikel Ayestaran: "Ez dago itxaropen handirik bahituak askatzeko negoziazioen inguruan"
Israelgo Segurtasun Kontseiluaren gaurko bileran bi gai nagusi izango dituzte mahai gainean: Gazako hiriaren inbasioa eta bahituak askatzeko negoziazioak. Nahiz eta Hamasek bitartekarien azken proposamena onartu, Netanyahuk baldintzak aldatu ditu eta bahitu guztiak batera askatzea eta Hamas armagabetzea eskatzen ditu. Familiek badakite euren azken aukera dela, eta hainbat protesta deitu dituzte gaurko.

Sozialistek ez dute Bayrouren konfiantza mozioa babestuko, eta Frantziako Gobernuaren etorkizuna kolokan jarri dute
Aurrerakoiak eta ultraeskuindarrak irailaren 8an ados jarriz gero, Exekutiboak dimisioa aurkeztu beharko du.
Helikoptero bat urmael batean erori da Frantzian, sute bat itzaltzeko ura hartzen ari zenean
Istripua Rosporden herrian gertatu da, Frantziako Finistere departamentuan, sute bat itzaltzeko lanetan ari zen helikoptero bat ura kargatzera joan denean. Maniobra egiten ari zela biraka hasi da eta azkenean uretara erori da. Zorionez, bi bidaiariak onik atera dira.