17:39

Mundua

Erresuma Batua

Johnsonek aldaketak iragarri ditu Gobernuaren barne funtzionamenduan "barkamena eskatzea nahikoa ez delako"

Agentziak | EiTB Media

Orain garrantzitsuena festetan egindako hanka-sartzeez "ikastea" dela ziurtatu du lehen ministroak. Egitura eta kontuak emateko arazoak konponduko dituela erantsi du agintariak.

  • Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa Komunen Ganberan. Argazkia: EFE

    Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa Komunen Ganberan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak Parlamentuaren aurrean iragarri duenez, Gobernuaren barne funtzionamenduan aldaketak egingo ditu, "barkamena eskatzearekin nahikoa ez delako", Sue Gray goi-funtzionarioaren txosten partzialaren berri izan ondoren.

Orain garrantzitsuena festetan egindako hanka-sartzeez "ikastea" dela ziurtatu du lehen ministroak. Egitura eta kontuak emateko arazoak konponduko dituela erantsi du agintariak.

"Aurrena ongi egin ez genituen gauzengatik barkamena eskatu nahi dut, baita gaia nola kudeatu dugun moduagatik ere (…) Baina barkamena eskatzearekin ez da nahikoa. Ispilu aurrean begiratzeko eta ikasteko unea da", adierazi du lehen ministroak Komunen Ganberan.

Zentzu horretan, "idazkari iraunkor" baten funtzioa sortuko duela aurreratu du buruzagiak, lehen ministroaren bulegoen funtzionamendua ikuskatzeko, baina ez du xehetasun gehiagorik eman.

"Ulertzen dut eta konponduko dut. Arazoa zein den badakidala esan nahi diot jendeari. Konfiantza izan, Gobernuak konponduko du. Brexita gauzatuko genuela esan eta egin genuen", erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena